XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak llabürrak

Uhuiñak Mauleko gaztelüan

Urtarila ondarrean, uhuintzak izan dira Mauleko Gaztelüan. Joel Larroque "Les amis du Château" alkarteko lehendakari berria eta bere kideak ohartü dira XVII. - XVIII. eta XIX. menteko pieza elibat ebatsirik izan zirela. Azken urte horietan, Jean-Pierre Errecarek txerkatü eta atzaman zütüan mente ezberdineko sos elibat dira, orotarat 144 pieza ebatsirik. Beharere, ürrezko zirenak ez ziren hor begiatürik bena halerik ere sos horiek balio historikoa bazüen Mauleko eta Xiberoko historiaren parte bat ziren. Bestalde, 2010ean jadanik " Les amis du château" en sos kütxa ere ebatsirik izan zen eta hede xuriek ez züen sekülan uhuiñak atzaman ahal izan. Agian, aldi hontan inkestak bere frütüak ekarriko dütü.

Entzün Joël Larroque "Les amis du Château" alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan