- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 748
Ospitalentako josten düe Barkoxtarrek
Lehen urtea ospatü dü Les couturieres du cœur alkarteak. Honek hebenko bi ospitaleko pazienteak lagüntzen dütü hainbat material hornitzez. Bularreko minbizia bizi direner sürtut züzenturik, kutxi eta beste babesteko tresna josten düe.
Aurten adibidez 208 kutxi, 87 babesteko zintüra, 123 zakü « a redon » eta 74 chimioarentako burukoak.
20 bat dira alkartean hilabetean behin biltzen direnak Barkoxeko Apezetxean. Zonbaitek josten ikasten, beste zonbaitek erakasten, bena oro ari dira ospitalentako.
Finantzamentuen aldetik, herriko etxe zonbait eta CPAMaren lagüngoa bat üken düe materialaren erosteko. Eta hainbat ekitaldietan salmentak egiten dütüe, espartinaren bestan, barkoxe trail-en...
Bernadette Agor alkarteko kide bat :