XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Kardiologo berri bat instalatü da Mauleko osagarri zentroan.  Kardiologo bakarra da heben gaindi. Metz-eko klinikan arizan da lanean 20 urtez eta erabaki dü ezagützen ez düan esküalde hontarat jitea. Kardiologo izanez gain, kirolan berezitürik den kardiologo bat da ordüan harat hüilantzen ahal dira adin orotako kirolariak jakiteko kirol egiten ahal düenez arriskürik gabe.

Alain Serri, Mauleko kardiologo berria:

Previous Next

Mauleko Kürütxe gorriak bere biltzar nausia egin dü düala güti.

Alkarteak hainbat ekintza ezberdin antolatzen dütü urtearen kurtsean.

Eskoletan, lizeoetan, herrietan, kirol taldetan iragaiten dira, lehen sokorrien ikasarazteko jenter.

Bestalde, egoitza berri bat düela eta, denda bat zabaltü düe aurten.

Kürütxe gorriaren aktibitateen berri emaiten deikü Maite Echeverria-k:

 

Previous Next

Saint-Jean ütürriaren ondoan Collectif souletin alkarteak lur puzka bat zaintzen dü.

Hontan 3 laguntzaile ordezkatzen dira lantatzeko, lantareen zaintzeko eta animazioneak proposatzeko.

Harat paseatzea eramaiten zütüegü :

Previous Next

Hori dü proposatzen asteazken huntan Collectif Souletin alkarteak.

Txontxongilo egite ateleria bat eta gero Elisabeth Hermilek istoriak kuntatüko dütü, Michel Garat gitarra joailearen müsika eztiari esker.

Barbalot ttipien mündialat bidajaziko zütüe, ideian düe ere sortü berri diratean txontxongiloen biziaraztea.

Familiarekin memento goxo baten igaiteko parada, asteazken hontan arrestiko 2eterdietan txontxongilo egitea, 3eterdietan istoria kuntatzen hasiko direlarik, Atharratzeko herri erdiko parkuan.

Collectif souletin alkarteko Miren eta Pascale:

 

Haurrentako Covid garaiak zer ondorio ekarri dü ??

Covid neurri edo mesurek ondorio larriak ekarri dütüe; zoin ote??

Nola horri bürü egin??

Eguzkilore alkarteak inkesta handi bat eraman züan, hortan parte hartü düan Geneviève Chéreau Lazdunski pediatra entzüngai:

Hitzordüa asteazken arrats hontan 8tan Mauleko Tokia kasernan, xerbütxügüne kantüan.

Giltzak: ,