XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Asteazkena gabe izenak eman behar dira Altzaiko pala lehiakan parte hartzeko!!

Bena gela handitü eta arraberritüa beste maneraz ere erabilirik da...

Horiek oro aipatzen deizkü Allande Garicoitz'ek:

Izenaren emaiteko deit Allande 06.43.64.54.06 zenbakialat.

Previous Next

Xiberoko gaztek kültürraren üngürüko xeden beharra badüe !

Bena ere bai karreiü haboro Xiberoan gainti kurritzeko, alojamentüen atzamaiteko nekeziak, formakuntza beharra….

Hori da elkitzen Azia alkarteak egin düan inkestatik.

Bettan Jonnet Larraintarrak BTS DATR (developpement , animation des territoires ruraux ) formakuntza denboran dü lan hori eraman.

Inkesta horren helbürüa gazten beharrak zoin ziren jakitea zen. Covid pausatik landa xede berri zonbaiten plantatzeko Azian eta gazte berri jinarazteko.

 Bettan Jonnet eta Laure Etxeberriborde aziako langilea:

Previous Next

« Algarrekin, goxoki bere adinean, goxoki bere lürraldean”

Hau da aurtenko aste urdineko lema. Düala 70 urte orai aste urdina ospatzen dela gure adinekoen lanak eta nekeziak ohitarazteko.

Aurten Collectif souletin alkarteak, Goxoki bizitzeko alkarteak eta osasun poloak boti animazione bat proposatzen deizüe neskenegün goizan.

Xehetarzünak Miren Juzan Collectif souletin alkarteko langilearekilan :

Previous Next

Osagarri saileko langileak heroi izatetik "ez deus ere" bilakatürik dira, edo osagarri baimen edo 'pass' delakoa onhartü ez düenak phürü!

Beren lanetik baztertürik, hilabete saria elkirik, beren egoeraren berri emaiteko agertzen dira karriketan.

Horiengana joan gira:

Previous Next

PMI-a, haur eta amen babesa lagüntzen düan departamentüko egitüra da. Mauleko bülegoa leheneko geltokian plantatürik da.

Haurren zaintza segürtatzen dü alde batetik, osagarri mailan edo bortizkerietaz hürrüntzeko. 119 zenbakialat deitü behar da halakorik agitzen baldin bada.

Eta bestalde, prebentzionea egiten da ere bai aitetama berrier aholküen emaitez.

Bedezi berri batek kontsültak proposatzen dütü astean behin Maulen, haurren segipena eta garapenaentako. Eta ostirale goizetan haur eta aitetama talde bat alkartzen da PMIko egoitzan animazale batekin, memento goxo baten partekatzeko.

Haur hartatzaile den Maritxu Negeloua :