XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Euskarabentura-k bere 3. Ediozionea antolatü dü.

Üsin Eüskal Herria ezagützeko 120 gazte biltzen dira, 16 eta 17 urte artean, eta ibiliz 700 bat kilometro egiten dütüe hilabete batez.

Helbürüa : Eüskal Herriko lurraldeak eta biztanleak ezagütü eta hizkuntzaren bidez hegoalde eta iparraldeko mugak gaintitü !

7 probintzietan igaiten eta eküratzen dira. Han bisita, aktibitate eta leküko biztanleak ezagützeko parada düe.

Aurtenkoan 120 gazteak 2 taldetan behezirik izanen dira osasün mesürengatik eta edizione hori ez da hain ibiltari izanen.

Talde bat Gipuzkoa eta Bizkaian gainti ibiliko da eta bestea Urruñatik Lekarotzerat Nafarroan.

 

Aurten 3 xiberotarrek abenturan parte hartzen düe, Intza Casamajou, Ximena Quihillalt eta Joana Hoqui behatzen dütügü :

 

Previous Next

APETAB edo Boliviaren aldeko alkarteak xede berri bat sustengatzen dü.

La Paz-eko kartiel batetan erakasleek kurtsoak hedatzen dütüe irratiaren bidez. Jakin behar da Bolivian haurrek 6 oren kurtso baizik ez dutuela astean !

Irratiaren bidez eskolarekin lotura bermatü nahi düe. Hartako Boliviaren aldeko kideek materialak eskaintzen deie.

Sos biltzeko, arramaiatzaren 5 eta 6an garage huste bat proposatzen deizüe Berrogaine Lahüntzen.

Zibiko kartielan 6 zenbakian hitzordüa neskenegünean egün osoan 9etarik 17etara eta igantean 9etarik 13etara.

Madouce Araguas Boliviaren alkarteko kidea :

Previous Next

Atharratzeko bedeziek pikotatze kanpaina igikor bat plantatü düe. Pikotatze zentroetan lekü eskazian dira.

Astelehenean hasirik Atharratzerik ostiralean ürrentüko düe Ligin.

Larrainerat izan gira: 

Previous Next

30 pertsona bildü dira Collectif souletin alkarteko biltzar nausialat.

Jacques Herrera alkarteko lehendakariak, Miren Juzan eta Teja Laborde langileek 2020 urteko bilana baikorki aurkeztü düe.

Covid planetari moldatü dira aktibitateen begiratzeko tresna nümerikoeri esker, eta epizeria soziala drive maneran proposatü düe.

Bi tailer berri plantan jarri dütüe igaran urtean :  lehena trikot tailerra Eliane Etchegoyhenek animatürik, eta bigerrena informatika barnatzeko Marie hélène Othondorekin.

40 lagüntzale kontatzen dütü alkarteak eta horietan erretretan sartü berriak dira nausitzen. Ez da epizeria sozialeko beharrünant numbre/kopürüa emendatü covid planetarekin. Orotarat 93 familia lagüntzen dütü.

 

Miren Juzan, alkarteko langile berria :

Previous Next

Muskildi eta Urdiñarbeko bizizaler segürtarzün haboroen ekarteko xedearekin bidearen arregiten ari dira.

Xizterra ostatüaren üngürüko Ahetzea kartieletik Muskildiko sargialat arte: 4 günetan lanak egin dütüe jenteen abiadüaren ttipiarazteko.

Bestalde, Muskildiko herriko etxeak aphezetxeko 2 apartamentüak berritü dütüe.

Pepela Mirande, Philippe Goihetx eta Josette Boscq: