XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Igaran astean jakin günüan martxoaren 3an deliberatüko dela Olorueko ospitalearekin züzendaritza bereztea ala ez.

Arrenkürak zoin dira?

Elkibideak?

Mauleko ospitaleaz mintzatü gira zainketa kontseilüko lehendakariekilan Louis Labadot eta langileen CGT ordezkaria Jérôme Etchemaïté-kilan:

 

Previous Next

Aitzina Maule taldeak mauleko ospitalea Baionakoari lotzea nahi du !

Dagün martxoaren 3an Mauleko ospitaleko zainketa kontseilüak erabaki bat hartü beharko dü : Olorueko ospitalearekin zuzendaritzan egon edo ez.

Ibilmolde arrenküren ondorioz, kontseilüko hainbat kide beheztearen alte agertü dira azken asteetan.

Christian De Gaye bedeziak bere demisioa jakinarazi züan justoki zuzendaritzarekin izan arrenkürengatik.

 

"Aitzina maule" taldeak erabaki hori sustengatzen dü. Bere ustez, Mauleko ospitalea Baionako GHT-ari (hots Groupement hospitalier de territoire) lotü behar litzate.

Xiberoko poloan eztabaida hori ekarri nahi düe, herri alkargoak erabaki bat har dezan zentzü hortan.

Beñat Elkegaray-ek xehetarzünak eman deizkü :

Previous Next

Bi langiletarik hiruetara handitzen da Collectif souletineko ekipa. Orai arte Teja Laborde epizeria sozialaz oküpatzen zen, Odile Jungas administrazioaz eta alkarteko taldeen antolakuntzaz.

Familiekin eta haurrekin lan egiteko langile berri bat hartü dü alkarteak : Miren Juzan.

Miren Juzan eta Odile Jungas :

 

 

Previous Next

Frantziako presuntegiak batütüen leküak beno haboro beterik dira. Eritarzüna agertü delarik preso heina 70 000presoetarik 61 000 etarat apaltü düe.

COVID-aren agertzearekin, orai arte Frantziako gobernüaren arabera posible ez zena egin düe : presontegietako egoiliarrak apürtü dütüe. Preso kondena ttipikoak presontegietarik elkaraztez.

Gütigo izanik ere presoneren baldintzak zinez gaistotü dira eritarzünarekin. Lehen zerraldi denboran, ez züen haboro bisitarik, ez aktibitaterik, egüna kanberan igaiten züen eta hortaz gain ez züen maskarik.

Orai hein batetan hobetü da, kürütxegorriak egiten deitzen maskak ezarten ahal dütüe presoneek. Astean bisita bat ükeiten ahal düe, pertsona batekin. Sistema horreki, haurrek presontegian diren aitetamak ez dütüe ikusten ahal…

OIP (Observatoir International des Prisons)-eko kide da Maite Etxeberria: 

Previous Next

Lanak 2017an hasirik, 500 000 euroko lanak egin dütüe, horietan 200 000euro sos lagüngoa hunki dütüe.  Lekuko artisauen laneginaraztez.

2 alojamentüetaz gain, sükalte bat eta herriko gela bat bada apaidü, dantza kurtso, eta bilküren egiteko.

Kanpoko partean ere lanak egin nahi dütüe herritarren lagüngoarekin, petanka güne baten eta haurrentako txostaka lekü baten egiteko.

Christelle Mange: