Previous Next

« Zirkoa familiarekin » bakantzen ontsa hasteko !!

Inprimatu

Apirilaren 15 an Maulen Collectif Souletin, Pitzgarri, departamentüko zerbütxüa, Goxama, inganio zentroa eta planning familial jüntatüko dira Baionako Oreka Zirkoa alkartearen atelierren üngürüan.

Alde batetik, haurrek zirkoko ariketak eta joküak matahamen üngürüan egiten ahalko dütüe. Bestalde familiekin mintzatzeko parada ere date COVID elkitze hortan beren beharren aipatzeko.

Eüskaraz eta frantsesez date.

Hitzordüa ordüan apirilaren 15 an ostiralearekin 4ak 30tarik 7 orenetarat ahüzki gelan edo alde kanpoan. Dener zabalik da !

Apirilaren 13 an zine eztabaida bat ere proposatzen düe, « pourris gâtés » filmatik landa « l’atelier budgétaire » alkarteak « bankako fresetaz » informazione emanen dü. Hitzordüa 8 orenetan Maule Baithan.

Collectif Souletin-eko Miren Juzan: