XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Xiberoa ere sükartzen ari da!

Beste lürraldeetan bezala covid planeta seküla beno zaleago barreatzen da Xiberoan

Christian de Gaye Xiberoko osagarri batarzünaren bürüak baieztatü dü gerogo eta gaitzago zela planetari bürü egitera.

Atarratze eta Mauleko ospitaleetan bisitak debekatü dira iragan asteaz geroztik eta ez dira bertan arrazabaltüko

Laborategiaren lagüntzaz gain, Mauleko pizina/igeskagian aitzinatürik den postü bat zabaltü da non ere test genikoak egiten ahal diren.

 

Christian de Gaye CPTS Xiberoko osagarri batarzüneko bürüa:  

3 urte errefüxiatuak laguntzen dütüala Solidarite Tardets alkarteak

Igaran ostiralean Solidarite Tardets, imigratuak lagüntzeko sortürik izan den alkartearen biltzar nausia agitü da. Urteko bilana egiteaz gain, orai arte egindako lanak oro aipatü dütüe. Alkarteak ez dütü imigratüak baizik lagüntü, urte berezi hontan oihal biltzen lanetan ari izan beita 800 maska eginarazteko, baita ere sos bilketa bat antolatü düe, martxoan etxea süte batengatik galdü direnen lagüntzeko.

Orai arte 3 familia lagüntü dütüe eta emaitzaz izigarri kontent dira integrazioa orokorrean hona izan beita. Familia bat erregülarrizaturik izan beita, hilabete ürrentzean beste familia bateri batzarri eginen deie.

Maite Pitrau alkarteko bülegoko kidea :

Previous Next

Azken 10 urteetan sail hortan sartürik, ürrietan diploma edo titülüa ukenik; bere magasia arramaiatz hatsarrean berean zabaltü dü Christel Dicharry’k.

Ortopedista izateaz gain, ortesista eta podologista da ere bai.

Hots korpitz osoari kasü emaiten deio eta araberako elkigia edireiten.

Christel Dicharry:

Arren Mauleko peko arrüa edo Victor Hugo karrika hatsarrean düzüe haren lankia; bena deitzen ahal düzie 06.48.05.28.92 zenbakiala.

Etxekak alojamentü beharra dü!

Badü urte zonbait Etxeka alkarteak orano autonomo diren adinekoer zahar etxeari alternatiba bat eskeintzen düala. Beren bizia aisatzeko Maulen edo Atharratzen alojamentüak atzamaiten dütü.

Halere, horien atzamaiteko nekezia zonbait ezagützen dütü. Alde batetik, estaje gabeko bizitegi güti beita eta bestalde alkarteak lagüntza güti errezebitzen beitü.

Nicoles Lougarot, Etxeka alkarteko kideak, xehetarzünak emaiten deizkü :

 

 

Alojamentü hüts baten jabea bazide, edo etxe apropos bat ezagützen badüzüe ez düda Etxekaren deitzea.

Coronavirus'ak zer eragin dü Xiberoan?

Mauleko ospitalean Coronavirus-ari bürü egiteko zer plantan ezarten düen Pierre Yves Gilet Mauleko zahar etxeko züzendariak erraiten deikü.

Osasün ministerioak zahar etxeetako bisitak debekatü dütü.

Nahiz eta mementoko ez den Coronavirus kasürik Xiberoan, bisiter bortak zerratü dütüe Xiberoko zahar etxeetan, baita Mauleko ospitalean ere, ber eraikinean beita.

Pierre Yves Gilet Mauleko zahar etxeko züzendaria: