XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Stéphanie Lauga Monein herrian naturopata da eta Xibero bio Mauleko saltegian noiztenka hüllantzen da, nahi düanari aholkü emaiteko.

Korpitzaren beharrak hobetzeko, elikagai eta olio esentzialetan bermatzen da.

Gure kozügabetarzüna (imünitatea) azkartzeko aholküak emaiten deizkü.

Gaia barnatü nahi badüzüe, ARONAT webgüne edo facebook ostoalat hüllantzen ahal zide.

Stéphanie Lauga :  

Bi errefüsiatü famili aterbetzen dü Mauleko herriak

Düala hilabete zonbait Maulek bi errefüsiatü famili aterbetzen dütü. Bata Georgiatik jin da eta bestea Boli kostatik. Herriko etxeak CIMADE-aren (errefüxiatiak lagüntzen dütüan organismoa) lagüntzarekin bi familia horier batzarri egin deie.
           Mauleko kontseilüak herriko bi alojamentü hüts prestatzen deie. Asile galtoaren ibilbidearen ondorioz Boli kostako familia xiberotik joan beharko da urte hatsarrean bena Xiberoan untsa senditzen direla erraiten düe bi familiek.
Louis Labadot Mauleko aüzapezak xehetarzünak eman deizkü :

Previous Next

 Hori dü proposatzen 2012az geroz Maillage alkarteak !

Gogor da etxe hüts batetan zahartzea konpainiarik gabe eta etxeko lanen aitzina joanaraztea. Maillage alkarteak harremanetan ezarten dütü nahian diren adinetako pertsonak, gazte batekin alkarrekin bizi ditian. Alokaidürik galtegin gabe bena egünoroztako bizian present izateko eta artetarik lagüngoaren ekarteko : zikin ontzia elki, kuntrebentak zerratü ... Maillage alkarteak xiberoan ere manera hortako kolokazioneak sortü nahi lütüzke.

Harremanetan sartzeko maillage.org webgünealat joaiten ahal zidee.

Anne Laure Dupuis, Maillage alkarteko langilea:

Previous Next

Bikote edo familietako arrenkürak xüxentzen, argitzen lagüntzeko lan berri bat abiatü dü Peio Etxekoparrek.

Amikuzen baldin badü bülegoa Xiberoan ere beste bat zabaltzekotan da, baita jenteen etxeetara joaitea ere proposatzen.

Peio Etxekopar:

Deitzeko 06.86.08.49.24 zenbakia egin.

Zerraldiaren ondorioetaz gure osagarri psikologikoan

Elodie Nobilik Maulen instalatürik dü bere psikologo kabineta. Ondoan, kolegio eta lizeoetan agertzen da, haurzaintegiekin eta batzarri familiekin lan egiten dü baita sozial arloko langileekin emazteen kontreko bortizkeriak lantzen dütü ere.

Zerraldiaren ondorioetaz mintzatü gira harekin :

Bere kabinetan ikusi dütüan pertsona "mota" desbardinetaz :