XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

2013tik Maule eta Olorueko ospitaleak batü dira, zuzendari bakar baten üngürüan.

Horrek arrenkürak sortzen dütü Christian De Gaye eta mauleko bedezien ustez. Banatzea galtegin düe zainketa batzordean.

Arrenküen erroa : ospitaleko obretan kanbiamenak. Erabaki hori sos arrenküen ondorio bat dela dio Maule eta Olorueko lehendakariak.

Ez zirela kontsültatürik izan salhatzen dü Christian De Gaye-k, ondorioz bere demisioa jakinarazi dü. Beha ezazüe :

Anbülentziaren lana zinez kanbiatü da !!

Untsalaz, jente erien karreatzera eta zaintzera da anbulantziaren ofizioa. Covid planetaren ondorioz, Apürtü zaie jendeen heina bena lan kargüa zinez goratü autoa eta tresneriaren xahatze eta aidestatze mesüreengatik. Covidaren lehen pusarekin sufritü düe anbülentziako langileek eta bigerren pusarekin hobeki iragan bada ez da aisa izan bardin.

Xiberoan, sei anbulentzia enpresa dira Maulen, bat Lixozen, bat Atarratzen eta bat Liginagan harat hunaka oroen segürtatzeko.

 se:

Previous Next

Xiberoko CPTS osagarri batarzüna eta Mauleko ospitalea elkarlanean erauntsi düe enpeltatze güne baten sortzeko Xiberoan.

Departamentüko bederatzigarena da. 75 urte beno haboro dütüen xiberotarrer, osagarri langiler eta eritarzün larriak dütüen jenteer züzentürik da.

Carole Otegui CPTSko korrdinatzaileak xehetarzünak eman deizkü. Christian De Gaye Mauleko ospitaleko bedeziak ospitaleko berri eman deikü ber mementoan. 45 egoiliar eta 50 bat langile Covid positibo agertü ziren azken hilabetetan.

 

Previous Next

Jente gero eta haborok osagarri arrenkürak badütü, eta ez Covidari lotürik bakarrik.

Arrenküra hanitx bürütiki jiten dira eta hobeki erran emozioeneen küdeatzeari lotürik.

Erremedioekin ondorioak desagertarazten ahal badira, egiazko arrazo edo arrenküra ez da sendatürik Sohutan Shiatsu eta sendatze energetikoak eskentzen dütüan Sophie Marcellin'en arabera:

Previous Next

Jean Michel Laxalt Atharratzeko ospitaleko lehendakariak ohorezko legionea üken berri dü covid kozadüraren kontre egin dütüan ekintzengatik.

Atharratzeko ospitaleko berriak eman deizkü ber mementoan : hogei bat pertsona positibo agertü dira egoiliar eta langileen artean egüberriko besten ondorioz. Ihorek ez du eritarzünaren forma graberik bildü bena ospitaleak bere bortak zerratü dütü publikoarentako.

 

Mauleko ospitalean txertatzeak abiatü dira. Christian De Gaye bedezia: