XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Norek badü apartamentü bat alokatzeko?

Etxeka alkarteak bere bigarren kanpaina eramaiten dü. Etxeka alkartea Xiberoan sortü da adinetako jendeer alojamentü baten txerkatzearen lagüntzeko. Gerogo eta haboro dira, osagarri honean bena etxea edo alojamentüa ez egoki egünoroztako biziarentako Hartakoz alkarteak eskele gütiko alojamentü ttipiak txerkatzen dütü eta bere kanpaina abiatzen 0559283216 zenbakialat deitzen ahal düzüe halako alojamentü bat balin badüzüe. Prefosta alkartea etxebizitzaren alokatzeko sosa heina badü. Nicole Lougarot :

Haurretaz zine-eztabaida arrats hontan

« Le cerveau des enfants » izeneko dokümentala ikusgai da gaur Maule Baitha zinegelan. Ondotik Marion Thiessard psikologoarekin elestatzeko parada badateke. Dokumentalak esplikatzen du haurren bürümuinan zer eragin düen lehen urteetako esperientziek. Hortako jakilego hanitx bildürik dira, zientifiko hanitxenak.. Filmari esker haurra nola altxatü ikasteko giltza zonbaiten biltzeko parada eskeiniko du gaüaldiak ; Erran bezala astearte arrats hontan 20.30tan Maule baitha zinegelan. Marion Thiessard psikologoa :

Mauleko Xubukota eüskal haurtzain etxean haurtzainak hatsa hartzen hasi dira

Marion Casenave eta Luxi Agergarai haurtzainek 12 orenetako egünak zütüen astelehenetik ostiraleala arte ; orai haatik egün bat edota egün erdi batez pausatzeko parada düküe 3. haurtzain bat hasi beita : Mariedo Urruty. Xibero orotarik horra zeie haur, izan Basabürü, Pettarra ala Arbailetik. Haatik haur zaharrenak emeki emeki eskola edo ikastolarat joaiten beitira lekü elibat libratzen dira. Hortako interesatüek deit ezazüe haurtzain bat, jakiteko zer posibilitate baden. 06.32.62.61.47. Lüxi eta Marion :

EH BAI Mauleko Ospitalearen geroaz arrenküratürik da

Mauleko ospitalearen egoeraz arrenküraturik, xiberoko EH bai koaliziokoek prentsaitzineko bat antolatü düe salaketa eta proposamenen egiteko. Izan langile ala egoliarrentako, Mauleko ospitalearen egoera txarra salatzeaz gain, EHbai-ekoek proposatzen due ospitalea « kostalde-nafarroa lürraldeko ospitale elkargoaren » barne sartzea. Elkargo hori 2014ean sortu zen, eta Baionako ospitaleaz gain, Donapaule eta Izpurako Luro ospitaleak biltzen dütü. Hortarako herritarrak informatzeaz gain, xiberoko haütetsier galteginen deie proposamena süstengatzen düen ala ez. Hala bada, gaia Eüskal Hirigüne Alkargolat eramanen düe. Xabi Elgart :

Emploi sevice alkarteari esker 9 lanpostü mügagabe sortü dira iragan urtean

Alkarteak 20 urte dütü, eta edozoin sailetan zerbütxüak eskeintzen dütü pribatu, alkarte, zerbütxü pübliko ala nahiant oroer. Haatik beren langileak langabetü ala nekezian direnak dira. Justoki Emploi service alkartearen helbürüa da langabetüak lan mündüan txertatzea. Helbürüa untsa kausitu dü, iragan urtean berean 9k lanpostu bat ediren beitüe. Alkartearekin Xibero eta Biarno üngürüan ari da. Matila jauna, alkarteko presidenta :