XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Urtoroz bezala, Frantzian gainti, sozialan lan egiten düen partaide hanitxek familien egünak antolatzen dütüe. Helbürüa aktibitaten bidez belaunaldi edo gizaldien artean harremanak sortzea da.

Neskenegünean Atharratzeko parke püblikoan animazioneak badirate handi eta ttipintako. Arramaiatzaren 3an Maulen Ündüraineko gaztelüan beste hitzordü bat dükezüe 12 urte artinoko gazteentako motrizitate ibilbide bat natüran.

Maiana Nabarra eta Pascale Beheregaray-ek xehetarzünak partekatü deizküe :

Previous Next

"Ahalen festibala" ebi txorten artean bena ümore honean igaran da ! Elbarritarzüna ezagütarazi eta jenteen jüntatzea zen helbürüa egünean zehar izan düe jokü, kirol, arte, untsa izate, sulkataritza, zaldi terrapia atelerietan.

Gure erreportajea hortxe entzüngei :

Previous Next

Xiberoan bihotzaren arra partiarazteko bekanika heinaren emendatzeko nahiarekin « KEA premiers secours » entrepresa.
Bihotzaren arra partiarazteko bekaniken pausatzea, kontrolatzera eta formakuntzen egitera proposatzen dü.

KEA entrepresako Nathalie Etcheberry: 

Previous Next

Neskenegün hontan Maulen iganen da Ahalen festibala.
Gure desbardintarzünak alkarrekin bizitzeko xedearekin abiatü da, hortan parte hartzen düelarik 40 bat alkarte eta 80 lagunzaleek.
Maule herri osoan iraganen da goizeko 9.30tarik goiti. Jateko eta edateko izanen da han berean.

Xehetarzünak Miren Juzan collectif souletin-eko langilea :


Marlene Da Costa antolazaletarik bat :