Xiberoko komersanten batarzünak ala UCAS alkarteak dü hau antolatzen.
Edozoin eritarzun bezala, goiz ikusirik hobeki sendatzen ahal da eta horrentako aholkaturik da 25 urtetarik goiti urte oroz profesional baten ikustera joaitera palpazio baten egiteko. Bakotxak ere bai auto palpazio bat egin behar düalarik hilabetean behin, bula bat ez dela sortü segürtatzeko. 50 urtetarik goiti 2 urtetarik mamografia baten egitera aholkatürik da ere.
Horren aipatzeko hitz ordü andana bat :
Lehena neskenegün hontan 7ak15etarik goiti 5km ko ibilaldia, ondotik triki eta animazione badateküalarik.
Urrietaren 21an mahain bat begiatüko düe Atarratzeko merkatüan informazioneen banatzeko.
Urrietaren 24an De plus belle filmaren erakustea zineman 8ak30tarik goiti. Minbizia üken ondotik bere korpitzaren onartzeaz ari dena. Trukatze denbora batez jarraikirik.
Eta urrietaren 26an 9ak45etarik goiti ibilaldi bat Mauletik Lexantzura , 7km koa.
Xehetarzünak oro UCAS eko Barbara Tuco ekilan :
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 341