Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
Etxez etxe ondarkin biltzea begiratü nahi da Maulen
La Negresse kartielari izena eman dion emaztearen txerka

Bada milaka urte Egipto edo Txinan hola sendatzen düela, eta Xiberoan bada 15 urte Maitena Silviet Carricart hortan ari dela.
Nola eta zer sendatzen ahal da "reflexologiarekin"?
Nola heltü da hortara?
Maitena Silviet Carricart:
Apirilaren 29an Maulen "festival des possibles"-en parte hartüko dü.
Bestela xüxenka harekin harremanetan sartzen ahal zide deitzez 06.84.42.08.68 edo joitez http://www.maitena-silviet-carricart.com/
COVID-etik elkitzean jenteek alkar kürütxatzeko beharra bazüen.
Biltzar nausia egin düe, hortaz xehetarzünak Miren Juzan animazaleetarik batarekin:
Bolivian bortizkeria maxista jasaiten düen emazteak lagüntü. Hori da APETAB Boliviaren aldeko alkartearen xede berria.
La Paz-eko El alto kartiel paubrean jarraikitzen dütüe aspaldian projet desberdinak : eskolaren süstengü materiala, irrati baten sortzea haurrek eskola jarraik dezen etxetik covid denboran eta beste.
Aldi hontan bortizkeria jasaiten düen emazteak lagüntü nahi dütü.
Biltzar nausiko bildüma eta projet berria aipatü deizkü Madouce Araguas-ek :
Martxo hontan CPTS edo Xiberoko osagarri langileak biltzen zütien taldea desegin da.
Atharratze eta Barkoxen ez bada bedezi eskazik, Maulen bai.
Horri lotürik lizate desegitea; horren ardüradün da Max Dalier farmazialari ohia:
Lehen urtea ospatü dü Les couturieres du cœur alkarteak. Honek hebenko bi ospitaleko pazienteak lagüntzen dütü hainbat material hornitzez. Bularreko minbizia bizi direner sürtut züzenturik, kutxi eta beste babesteko tresna josten düe.
Aurten adibidez 208 kutxi, 87 babesteko zintüra, 123 zakü « a redon » eta 74 chimioarentako burukoak.
20 bat dira alkartean hilabetean behin biltzen direnak Barkoxeko Apezetxean. Zonbaitek josten ikasten, beste zonbaitek erakasten, bena oro ari dira ospitalentako.
Finantzamentuen aldetik, herriko etxe zonbait eta CPAMaren lagüngoa bat üken düe materialaren erosteko. Eta hainbat ekitaldietan salmentak egiten dütüe, espartinaren bestan, barkoxe trail-en...
Bernadette Agor alkarteko kide bat :