XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Aldi hontan ostirale eta neskenegun hontan dirate Mauleko 3 saltegi handien aitzinean;

Hala nola inter, carrefour eta liddlen aitzinean.

100 bat familia hots 180bat jente laguntzen direla.

Azpimarratzekoa da heben ez dela beharrunanten emendio handirik izan azken aldian.

Urte oroz guti gora behera 3 tona eskentzen dutie xiberotarrek janari bilketa hontan

Bestalde janariaren biltzeko 2 egunetan laguntzale eskaza die, arren eskukaldi baten emaiteko izena emaiten ahal duzie  collectif souletinealat deitzez : 07.70 15 .45.61

Collectif souletin alkarteko Teja Laborde :  

 

Previous Next

Badü urte jadanik Boliviaren aldeko alkarteak La Paz herriko kartiel bateko familiak lagüntzen dütüala.

Jadanik zailtarzünetan ziren familiak orano haboro kaltetürik izan dira covid krisiaren ondorioz.

Boliviaren aldeko alkarteak negü oroz biltzen düan sosa baliatzen dü han oinarrizko janhariaren erosteko : irina, olioa, sukrea…

Azken garage hüstea ez zen egin denbora txarragatik, ordüan ideia berri bat plantan jarri düe : zopa saldü Mauleko merkatüan.*

Madouce Araguas :

Neskenegün hontan han dirate, leküan bertan merkatüko baratzekiak sükaltatüz.

10ak30tik goiti züen boteila ekarriz edo bertan edanez zopa goxo bat gozatzen ahalko düzüe La Paz-eko familiak süstengatüz !

 

Previous Next

Setemetik Mauleko ospitaleko 8 langilek lanetik tzilintzautürik jarraikitzen düe.

Zentako?

Nola bizi dira?

Zentako ez düe pikotatzea honartzen??

Oro argitzen deiküe:

Dagün junta dadün ostegünean Mauleko ospitale sargian arrestiriko 3etan.

Previous Next

Egüberri hüillantzen ari da eta urte oroz bezala, Haurra alkarteak merke saltzea antolatzen dü. Bigerren esküko txostagailü, haurzaingoako tresna, eta librüak erosten ahalko dütützüe.

Hitzordüa, azaroaren 13 an, Mauleko parropiako gelan. 8ak45 etarik arrestiko 4ak30 tarat.

Aldiz, haboro baliatzen ez dütützüen eta estatü honean diren txostagailüak saltzen ahal dütützüe ere. Horien pausatzeko hitzordüa ostiralean, goizeko 9 orenetarik, arrestiko 7 orenetarat.

Osagari passa beharrezkoa date.

Haurra alkarteko Michelle Ayçaguer:

Previous Next

Asteazkena gabe izenak eman behar dira Altzaiko pala lehiakan parte hartzeko!!

Bena gela handitü eta arraberritüa beste maneraz ere erabilirik da...

Horiek oro aipatzen deizkü Allande Garicoitz'ek:

Izenaren emaiteko deit Allande 06.43.64.54.06 zenbakialat.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan