XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Familia gabeko haurrak ere bai hartüko dütüe Lixozen!

Lixozen, nekeziak dütüen haurrak errezebitzen dütüe Le cheval bleu izeneko alkartean . Sail berri bat zabaltü düe, Ekhi, izena düana. Beren familietarik elki diren, 6 eta 13 urte arteko haurrer batzarria eginen düe. 12 lekü zabaltü da laborari etxe ohi hortan Departamentuko Kuntseiluaren süstengüarekin ; xede pedagojiko berezi bat muntatü düe eta zaldiekin lan bat eramanen da haur horiekin. Zenbaki zonbaiten emaiteko, Departamentüan, 2016 an , lanjerian zirela 1800 haur seinalatürik izan ziren eta horietarik 1600 elkirik izan ziren eta beste familietarat igorrik. Amaia Néhaus alkartebürüa :

Urdinarbeko Bil Xokoa alkarteak eta Usurbileko lagünek 1.500 euroko sos lagüngoa eman deioie Integrazio Batzordeari. Oraikoz, 25 urte badü harremanak badirela Gipuzkoako Usurbilekin eta egiten diren gaüaldien emaitza alkarte bati eskentzen düe. Sos-lagüngoa hori üken düan Integrazio Batzordeari esker 80 bat haur herbal eskolatzen dira ikastoletan. Aurten 100 000 euro bildü behar dütü Integrazio Batzordeak, xedea düalarik kolejioetan lanaren jarraikitzea.
Arño Lexardoi :


Jean Jacques Etxeberri LLargo :

Lontxo Zubiria :

Jente andana hüllantü daIgaran neskenegün goizan igaran da Collectif Souletin alkarteko biltzar nausia. Jentarte sailean, hainbat aktibitate desbardin dütü proposatzen. 2011an sortürik, 462 familia lagüntü dütüe, 2016an 24 541 kg janari partekatü düelarik. "Epicerie sociale"delakoaz gain plantatzen düe ere sükaltaritza edo kozina ikastaldi bat hababost egün oroz, bai eta baratzekako, josten ikasteko, Bizi-kleta ikasgia edo arigiak. Besta zonbait antolatzen dütüe ere bai eta bakantza denboretako elkaldi elibat ere. Lanpostü denbora erdi bat haboro bada alkartean eta horrek ahala eman dü aurtendanik permanentzia baten zabaltzeko Atarratzen, bi asteetarik behin astelehenez.
Xehetarzünak Jacques Herrera alkartebürüarekin :

Xiberotar beharrünanteri lagüntza emaitez, badü zer egin Kürütxe Gorriak. Behar desbardinak kontütan hartürik, Kürütxe Gorriaren egitekoak hanixko dira: heltüra edo sokorri egiten ikasgiak, odol biltzeen antolatzeak, eskoletako lanentako, edo ere paperen betatzen lagüntzeko. Arropa eta müble emaite edo botüren oliorren berritzearen pakatzeak ere egiten dütü. Urtez-urte, behar horik goratzez doaz Xiberoan. Günean-güneko langüntzen segürtatzeaz gain, Bolibia, Ginea, eta Kameruneko egitasmü zonbait ere lagüntzen dütü. Orotara, 48 bolondresek düe alkartea joanarazten, gehienak emazte direlarik. Biltzar nausian berean, 31 kidetarik, 27 emazte ziren. Emaztea gizona beno esküzabalogokoa da?
Gaxuxa Ponteau eta Maite Etxeverria :

Arriskü izanik ere, Kamerunko Lokotiko bidea arrahartü dü Christian De Gaye alkarteko bürüak, üda hontan abiatü dütüen lanen zaintzeko. Bada hamar urte orai alkartea sortü dela, eta jadanik lan hanitx eginik izan dira, bereziki osagarri sailean. Beti bezala, hura eta argindarra edo elektrizitatea izan dira bürütü izan diren lanik handienak, besteak beste eraikirik izan den Artatze Etxean. Han berean ez da beti aida gaüzen nahi bezala joanaraztea. 2018an, alkartearen hamar urteen ospatzeko, dokümental baten egiteko gogoa badüe, zointan ere Maule eta Lokotien arteko egünoroztako biziaren liferentziak agertüko diren. « Les chemins de lokoti » webgünean, alkartearen ezagütza egiten ahal düzüe eta, zerntako ez, lagüntza bat emaiten ere.
Christian de Gaye alkarte bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan