XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

uda batez ikusgarria

uda batez ikusgarria

Arrakasta handia bildü dü uda batez ikusgarriak , 2 aldiz emanik izan da Maulen eta 2400 jenteek ikusi düe ! Sorkuntza honeki ürhats bat haboro eginik izan dela entzün da behin beno haborotan , xiberoko dantzan bermatzez, Fabio Lopez koregrafoak, hürrünago eraman dütü xiberoko 19 dantzariak. « Goizean goizik jeiki nüdüzün » kantore famatüaren drama kontatü da dantzaren bidez. Lehen partean, Johane Etxebets dantza erakaslearen , masterklaseko 15 bat dantzariek, bedatxe batez izena düan ikusgarria eman düe . Uda batez ikusgarriak, xiberotik abiatü dü ützülia eta orotarat 10 aldiz emanik izanen da ; ondoko hitzordü zonbait , Hazparnen azaroaren 3, Garazin abentüaren 10 an eta urtarila 10 an Paueko zénith ean . lekukotasun zonbait ikusgarritik landa mikrotrotoir:


hona johane Etxebest dantza erakaslearen ikusmoldea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan