XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

10 langile tzilintzau ala lanetik baztertürik Mauleko ospitalean !

10 langile tzilintzau ala lanetik baztertürik Mauleko ospitalean !

Atzoz geroztik segürtarzün ezkibüa edo pass-a ez direnek ez düe haboro ospitaletan lan egiten ahal.

Mauleko ospitalean 160 langile badira eta horietarik hamarrek ez düe pikotatzea hunhartü, hotx 100ko 6k.

Ondorioz tzilintzau dira.

Arrestiri huntan langilen parte bat Paueko passaren kuntre den manifestaldilat joiten dira

Jerome Etchemaité langileriaren ordezkaria: 

 

Gotaineko sala freskatürik izan da

860 00 euro eta bi urte Gotaineko kirol eta alkarten salaren berritzeko !

Düala 50 urte eraikirik, hatsarrean kantaldi egiteko, Gotaineko eskübalu salaren berritze lanak ürrentürik dira.

Herriko alkarte ororen egünoroztakoaren aijatzeko eta herriaren biziarazten jarraikitzeko dütüe lanak egin.

Neskenegünean estrenaldia egin da sos emaileekin, besteak beste Max Brisson eta Frédérique Espagnac senatariak, Andde St Marie Esküaldeko haütetsia, Pepela Mirande departamentüko haütetsia eta bai eta ere Xiberoko poloko haütetsiak.

 

Bernard Lougarot Gotaineko mera: 

Previous Next

Igaran ostiralean haien biltzar nausian bildü dira Barkoxe bizi alkarteko kideak.

Igaran urtean gaüza andana ezeztatürik izan badira covidagatik motibatürik jarraikitzen düe Barkoxe bizikoak.

Alkarteko kideek bildüma bat eskeintü deiküe :

Previous Next

Igan agorrilan Odile Jungas jun balin bazen, sartze hontan langile berri bat eta zerbütxü zibikoan den gazte bat sartü dira alkartean.

Manon Peral eta Pascale Behegaray Teja Laborde eta Miren Juzan langileer jüntatzen dira.

Ohitaraz dezagun 40 bat laguntzailek alkartea biziarazten direla.

Igan urtean atelierak eküratü behar izan ziren covid planetagatik. Aurten denak berriz hasten dira : dendari taldea, informatika, baratze kolektiboa, bizikleta txütxükatze tailerra baita memoria ateliera.

Lan talde berri bat ere sortü da ikasleak eskola lanetan lagüntzeko.

Momentüko osagarri baimena ez da galteginik izanen atelier desberdinetan parte hartzeko.

 

Xehetarzün güziak Miren Juzan, Manon Peral eta Pascale Behegaray-ekilan :

Previous Next

Euskarabentura-k bere 3. Ediozionea antolatü dü.

Üsin Eüskal Herria ezagützeko 120 gazte biltzen dira, 16 eta 17 urte artean, eta ibiliz 700 bat kilometro egiten dütüe hilabete batez.

Helbürüa : Eüskal Herriko lurraldeak eta biztanleak ezagütü eta hizkuntzaren bidez hegoalde eta iparraldeko mugak gaintitü !

7 probintzietan igaiten eta eküratzen dira. Han bisita, aktibitate eta leküko biztanleak ezagützeko parada düe.

Aurtenkoan 120 gazteak 2 taldetan behezirik izanen dira osasün mesürengatik eta edizione hori ez da hain ibiltari izanen.

Talde bat Gipuzkoa eta Bizkaian gainti ibiliko da eta bestea Urruñatik Lekarotzerat Nafarroan.

 

Aurten 3 xiberotarrek abenturan parte hartzen düe, Intza Casamajou, Ximena Quihillalt eta Joana Hoqui behatzen dütügü :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan