Previous Next

Colletctif souletin-ak atelier proposamen zabala emaiten dü !

Inprimatu

Alkarte dinamiko honek, epizeria sozialaz gain, familien bizilekü soziala ere joanarazten dü .

Ateleria proposamen zabala plantatü düe aurten ere.

Astelehenez jostea edo informatika, astehartez trikotatzea, asteazkenez eta hilabeteko azken nezkenegünarekin bizi’kleta arranjatzea, ostegünez Informatika, ostiralez izkibatze ateleria, ostegünez zofrolojia.

Hortaz gain haurrak eskolako bizian süstengatzea aktibitate desbardiner esker ere proposatüko düe.

Behala hora diren beste bi hitzordü ere: kontabilitate eta alkarte küdeaketa formakuntza ürrietaren lehenean, alkarte xedea biziarazi eta plantatü tresna desbardiner esker ürrietaren 13an.

Collectif souletin-eko Miren Juzan: