XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

AFTC alkartea xiberoan ari da ere

Association des Familles des Traumatisé Cranien et Cérébolésé izena du eta izenak dion bezala Traumatismoak bizitü dütüen jenteek bai eta familiak lagüntzen dütü.
Lagüngoa administratiboaz gain, asürantzekin aritzeko adibidez, mintzatzeko taldeak antolatzen dütüe bai eta prebentzio ikastaroak egiten dütüe eskoletan edota ere presondegietan.
Traumatismo desbardinak izaten ahal dira, arinetarik larriala, eta horrek arrenkürak ekarten ahal dütü egünoroztako bizian elbarritarzüneala arte.
Maulen ere permanentzia bat egiten dü alkarteak hilabetean behin.
Xehetarzünak bülegoko kide den Maddi Erdozaintzi Etxart Queheille ekilan :

Previous Next

Covid denboran lanetik baztertürik izan ziren osagarri langileek laneko bidea hartü düe. Maiatzan gobernamentüak pikotatürik ez ziren osagarri langileak baztertzen zütüan legea parentesien artean ezarri dü ezetatü gabe.
Hartako langile gehienek laneko bidea berriz hartü düe bena ez düe beti batzarri hona uken...

Egoeraz mintzatü gira Colibris blancs alkarteko Flori Poeymirou kidearekin :

Minbiziari argi ekarteko: Miralutz !

Miralutz alkarteak adar bat sortü dü Maulen!

Minbizia düen jenteer eta beren üngürükoer egokitürik (adaptatürik) diren aktibitateak eskentzen dütü: yoga, gimnaztika eta mendi ebillaldiak, ofizioko jenteekin.

Xehetarzünak alkarteko kideekin:

Yoga astelehen oroz 14.30tan Gimnaztika asteartez 16tan aldikal Mauleko zerbütxügüneko dantza gelan.

Bortüka hilabetean behin, EH eta biarnoko bortüetan.

Urtean 30 euro galteginik dira aktibitate oroetan parte hartzeko.

Xehetarzünak https://www.facebook.com/miralutz64/ edota https://www.instagram.com/association_miralutz/

Mauleko bihotzeko ostatüek beti lagüngoa behar

Frantzian kinka izigarri txarrean delarik alkartea 35 miliu euroren beharra aipatü beitü Frantzia osoko Bihotzeko Ostatüen bürüak.
Halere ez dira hain egoera txarrean Mauleko zentroan. Inflazioarengatik edo bizitzaren kariotzearekin, arrenküra geroago eta haboro badütüe jentek janari erosteko.
Maulen 20 bat dira alkartean eta urtean bi bilketa handi egiten badütüe (martxoan eta ürrietaren 14 hontan), hortaz gain urte osoan astean berritan zabaltzen düe ekoizpen horien banatzeko.
50 bat familia lagüntzen dütü orotara. Geroago eta erretretadün  haboro agertzen direla erran deikü Mauleko eramaileek. Eta bazkari ekilibratüen banatzera eseiatzen düe. Horrentako ere nork nahi ekarten ahal dütü bere baratzeko soberakinak, izan frütü ala baratzeki.
Janariaz gain, lagüngoa administratiboak ere proposatzen dütü alkarteak, jente hanitxek ordenagailüekin aritzeko arrenkürak beitütüe. Lekü hartan anonimotarzüna segürtatürik da eta ohitarazten düe ez dela lotsarik üken behar hüllantzeko.

Sylvie Mauleko zentroko lehendakaria :

Previous Next

Frantzian, Ospitaleak hainbat lanen mütüalizatzeko lürraldeka bildürik dira GHT (Groupement Hospitalier de Territoire) izenekotan.
Mauleko Ospitalearen kasüan, ez da sekülan galtozkatü Eüskal kostako ospitalearekin batü ala biarnesarekin.

2016an erabaki beita Pauekin sartzea alternatibarik aztertü gabe. Erran behar da ere Euskal Hirigüne alkargoa ez zela orano sortürik. ( 2017an sortü beita)
Mauleko Ospitaleak arrenkürak badütü, lehen, züzendari bat baldin bazen denbora osoz ari. Denbora batez bürürik gabe jauntsi du eta azken urtetan, züzendarigoa Oluekoarekin partekatürik izan da. Bena hau ez beitzen ontsa igaiten.
Züzendari autonomo bat denbora osoz atzamanik izan da 2022an bena ez dü iraun. Urte hatsarre hontan joan beita.
Aurtenko arramaiatzetik ordüan Paueko züzendarigoak dü Maulekoa ere eramaiten, halere Olueko züzendarigoarekin ez zena, akta zione minimum  bat segürtatuko zuela izenpetürik izan da. Mauleko ospitaleko aktibitate hein bat segürtatzeko.

Üngürgiro hortan dü antolatü EH Bai alderdiak Ospitalearen geroaz mahain üngürü bat neskenegünean. Hona bildü dütügün lekükotarzünak :
Arnaud Bourdé Donapauleko zainketa kontseilüko bürüa :


Arnaud Fontaine Euskal Hirigune alkargoako ordezkaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan