XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Kirola egitea inportanta da minbiziaren ondotik

Miralutz alkarteak dü hau proposatzen, düala 3 urte sortürik Pauen, igaran urtetik xiberoan antena bat bada, honen helbürüa delarik minbizi baten sendatzen edo sendatü direner, aktibitate desbardinen proposatzea.
Izan yoga, mendi elkaldi, aktibitate fisikoa... üda hontan lehentze aquagym-a ere proposatü düe kideer, arrakasta bildü düana.
Aurten dantza garaikidea ere proposatürik date ostirale oroz Jessica erakaslearekin.
15 bat dira aldikal biltzen, eta inportanta da alde batetik aktibitate fisikoak erremizioa lagüntzen beitü bena ere bai minbiziak üsü baztertze soziala eragiten beitü.
Izenaren emaiteko 06 87 38 69 61 edo webgüne edo sare sozialen bidez Miralutz txerkatzez.

Maylis Errecaret eta Nicolas Haristouy :

Previous Next

Ostirale goiz hontan 100 bat jente bildü da Mauleko ospitale aitzinean.

CGT sindikatak 9 lanpostüren galtzeko arrisküaz jakinarazi nahi beitzüen.

Hortaz gain, azken urteetako gora behera orokorren berri ere üken dügü:

Amaia Etxeber ospitaleko langilea eta Nadèje Garat CGT ordezkaria: 

Julien Rossignol züzendari berria:

Previous Next

Goxoki bizi eta Ahalen festibala alkarteek animazione franko pentsatü dütüe estreinatze honenetako : jokü, sükalte atelier, masajeak…
Miren Juzan antolazaleetarik batak xehetarzünak eman deizkü :

Previous Next

Goizan 6ak eta erditarik egüerditara berriz xüxenean gira
Kirol magazina, Tumatxa eta beste emankizünak oro arrajiten dira bena ere Arresti askaria emankizüna

Düala urte bat eta erdi, Xiberoko Botzak deliberatü züan kanbiamen amiñi baten ekartea bere programazioneari, euskararen bultzatzeko eta behazaletaz hüllantzeko, hola zen sortü arrestiri askaria emankizünaren xedea.

Aurten xedea berriz abiatzen da sürprisa zonbaitekin.

Xehetarzünak Iulen Guiresse, Maider Zügün eta Benat Larrori-ekin : 

Previous Next

Astearte arratsan Larrañen aztal beharria hautse düan emaztea sokorritürik izan da asteaken egüerditan.
Canyoning egitera joanik zen 55 urteko emazte bat kolpatü da Olhadübiko arroila zokoan.
50 sü ehaile eta lagüntzale beno haboro jüntatü dira haren lagüntzeko.
Lanoak helikopteroa trabatü badü, azkenean goiz ürrentzean lanoaren altxatzeak helikopteroa hüllantzea ahalbidetü dü ; hola Paueko ospitalera eraman düe.

Jean-Dominique Iriart:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan