XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Shiatsu: osagarriaren hobetzeko!

Digestitze, lo, giharri ala artikülazionen aldetik badüzüe arrenküra? Jakin horiek eta beste gaitz hanitxen sendatzeko parada eskeintzen deizüela Fabienne Bordak, Maulen berean. Korpitzak dütüen arrenkürak sendatzen dütü bere erhiekin, energia igaiten den meridien edo güneetan lantzez. Shiatsü-arialdi batek 1h15 iraüten dü, eta jauntsiak etxekirik lüzatzen da. Osteopatia bezala mütüela hanitxek ordaintzen dütüe urtean Shiatsü arialdi’elibat. Bestalde Hatha Yoga kurtsoak ere proposatzen dütü. Garindainen astelehenez 18h eta Maulen astearte 19h15 ta ostiralez 9h + 12h35tan. Harekilan harremanetan sartzeko deit Fabienne Borda 07.81.59.60.14 zenbakilat. Fabienne Borda:

10 urtez Boliviakoen alte !

Igante hontan, Boliviaren alteko alkarteak kantaldi eta dantzaldi ikusgarri bat antolatzen dü Maule Baithan. Lehen partean Belako Zaldüna pastoraleko kantari eta dantzariak ariko dira, ondotik Bolibiako talde ‘profesional’ batek bazterrak alageratuko dü tü bere kantoreekin. Hitzordü a igantean arrestiriko 4etan Maule Baithan. Ondotik Zinka ostatü an jateko eta edateko badate, eta Boliviakoekin elestatzeko parada ere bai. Madouce Aragoaz

Bizikletak beti berpizten Xiberoan.

Bi hilabeteko pausa bat eginik, Mauleko bizikleta ateleria arrazabaltü da. Bada urte zonbait Collectif Souletin alkarteak adar hori sortü züala. Üdüriala bere fama eginik dü jente hanitx hüllantzen beita. Izan beren bizikleta zaharren uzteko, xüxentzeko ala arraberritürik diren zonbaiten erosteko. Bost jente aldizkatzen dira, hola aldikal bi badira jenteen lagüntzeko asteazken arrestiri oroez, 14:00tarik 17:00etara ala hilabeteko azken neskenegün goizan. Izan harpidetza, lagüngoa ala bizikleta bat, denak arras merke edireiten ahal dütützüe Mauleko ondarearen etxearen gibelean. Popol Boscq :

Atarratzeko adinetakoen etxea osorik berritürik.

Atarratzeko San Antoni adinetakoen etxean, 1997an hasirik berritze lanen estrena egin zen iragan neskenegünean. Lanen laugerren eta azken parte honen obrek, 2016etik 2017ko ürrieta artino iraun züen. Millioi bat eta 500000€ kostatü düe, hortarik 200000€ ekarri züalarik departamentüak. Orai, adinetakoen etxea osoki berritürik da eta hor diren 66 egoilearrak baldintza hoberenetan artatürik dira. Berritze lanek orokorki 7 millioi euro kostatü düe. Atarratzeko San Antoni adinetakoen etxea, Basabürüko enplegazale haundiena da, 80 langileekin, horietarik 76 emazteak direlarik. Jean Pierre Mirande:


Arnaud Villeneuve :

Laster, adinetakoer züzentürik irrati emankizün berri bat X.Botzean.

Xiberoko Botzaren partaidetzarekin, adinetakoer züzentürik izanen den irrati emankizün berri bat presentatü düe, adinetakoen ontsa izateaz axolatzen diren hainbat egitüretako ordezkariek. Hor ziren xedearen presentatzeko, Collectif Souletin-eko Jacques Herrera eta Odile Junquas, Hélène Capdevielle Xiberoko Poloaren teknikalaria, Jean Jacques Escondeur Mauleko Sozial egitüraren langilea, eta Katia Monclus-Benz Maulen den Departamentüko zerbütxüen bürüa. Adinetakoak hunkitzen dütüen problematika güzien jorratzea da emankizünaren helbürü nausia, horietaz informazione emaitez, eta zerbütxü ekarten dütüen egitüren berri ekartez. Emankizünaren egile eta entzüleen arteko interaktibitatea ere sortü nahi düe egileek, hortarako XBotzeala xüxenka edo emankizünaren ondotik deitzen ahalko da, oharren egiteko. Emankizün berria, Beñat Larrory lankideak prestatüko eta presentatüko dü, Léonie Aguergaray sozial arloan aditüa den lagüntzarekin. Lehen emankizüna ostirale hontan hedatüko da Xiberoko Botzean goizeko 10etan, errepika ondoko astehenarekin datekealarik arrestiriko 15etan. Hortik harat hilabeteko azken ostiralarekin dateke beti, errepikatüko delarik ondoko astelehenarekin. Emankizuna xüxenean ere jarraikitzen ahalko da “xiberokobotza.org” internet günean edo telekargatzen ahalko da. Léonie Aguergaray :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan