XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

2023an berritza kültür alkarteak izen emaite bat egin züan hiru projektü ezbardinentako dantzarien atzamaiteko. Hiru projektü horietan, bata zen arrüako ikusgarri baten plantatzea. Hola zen sortü Brilili taldearen behin bazen izeneko ikusgarria.

Sei hilabetez karraskan erautsi düe, sorkuntza eta arra hartürik diren dantzekin ikusgarri baten plantatzeko. Martxotik ipar eüskal herriko plaza haboroxenetan kurritü dira.

Esperientzia hori kuntatzen deiküe Ximena Quihillalt eta Maia Jaragoyhen taldeko bi dantzariek :

 

Previous Next

Azaroaren 15 eta 16, hots ostirale eta neskenegün hontan Prefostako trinketean, Gonzalo Etxebarria eta Eliane Heguiaphal artistek « Mozorro » erakuska estreinatüko düe.

Azken hamarkadetan Elianek egin argazkietarik inspiratü da Gonzalo margo handi eta ttipiagoen egiteko, argiari, detailer eta osagarri organikoer interesatüz.

Gonzalo Etxebarria :

Maskarada eta Pastorala beno lehen Albadakak Ligin

Desagertü diren Albadakak berriz plantatüko dütüe Ligi Hauze Liginaga Lexantzü Zünharreko herritarrek.
Iragan urtean jadanik lehen edizione bat egin zen dinamika baten abiarazteko
Aurtenkoa lantürik-ago izanen da, Maika Etxekopar-en lagüngoarekin martxoko jeialdi hori lantzen beitüe
Antzerki dantza eta generazione nahaste bat egin nahi da ;
Helbürüa da eüskal kültürraren arrapiztera ondoko urteetan horra diren bi xede nausiak beno lehen : maskarada 2030ean eta pastorala 2039ean.

 

 

Previous Next

Baionan eta Irisarrin egon ondotik, Xiberoan ürrentzen da erakuska hori. Zigor, eskültüra lanentako ezagüna baldin bada, argazki eta olerkigintzan ere ari da. Eta azken bi horietan oinarritürik da. Nahiz eta bizpahiru eskültüra badiren ere.
Argazkiak dira nausi, oro xuri eta beltzez eta handitarzün desbardinekoak. Audela 20 urtez zerratürik egon ondotik, Aguerriako Kapela arrazabaltü düe honentako.
Ostirale hontan (azaroaren 8an) estrenatürik date arrestiko 6etarik goiti eta urtarrila arte egonen. Anartean animazione zonbait antolatürik dira.

Azaroaren 8an Estreina 6etan.
Azaroaren 15an Bisita Gidatüa Zigor ekilan eta mahain üngürüa Sylvain Guyot eta Simon Maraud geografoekin. 6 etan.
Azaroaren 29an Bisita Gidatüa Zigor ekilan eta mahain üngürü bat Pablo Marticorena arkeologoarekin 6 etan.
Abentüaren 7an : Libürüaren izenpetzea Tandem libürütegian 11etan eta arrestiko 2 etan bisita gidatüa Zigor ekilan kapelan eüskaraz.
Abentüaren 21an: Libürüaren izenpetzea Tandem libürütegian 11etan eta arrestiko 2 etan bisita gidatüa Zigor ekilan kapelan frantsesez.
Zigor artista :



Beste egünetan aste ondarrez baizik ez date zabalik erakuska.
Previous Next

Claudine Arhancet-rekin, pastoral kantore ohietaz lan bat eramanen düe. Helbürüa da kantoreen grabatzea eta ondotik herrien üngürü baten egitea.
Xedea 20 pertsoner zabalik da, izenaren emaiteko Berritza alkartea deitzen ahal düzüe.

Xehetarzünak bildü dütügü Claudine Arhancet eta Laida Camus Etxekopar berritza alkarteako langilearekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan