XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Astobelarra argitaletxeak Aetako Jeannette Ananos idazlearen azken idatziak argitaratü dütü.
Hontan aüzoen arteko tentsioneak manera ümoretsü batetan kontatzen dütü baten kabaleak elestaziz.
Aurkezpena eta izenpedürak eginen dütü Jeanette Ananos-ek Tandem liburutegian neskenegün goizan eta martxoaren 28an Lespy-enian Maulen.
Jeannette Ananos idazlea :

Previous Next

Barkoxen dantzan izeneko erakusketa günea estrenatü düe neskenegünean.

Dantzaz goizaldi oso bat antolatü düe eta 50 bat pertsonek parte hartü düe. Gune hortan dantzaz hainbat panel ikusgai dira bakotxan  argazki elibatetaz gain idazki bat agertzen da, izan dantzaren transmisioaz, arropetaz ala püntüetaz.
Justoki goizaldi hatsarrean püntüak eman dira Patronaje gelan, aitzindariek mostraka pübliko bat antolatü beitüe nun haur eta etxeko hüilantü diren. Mostrakaren ondotik beste oren batez galtoen pausatzeko eta arrapostü emaiteko denbora hartü düe.
Horren ondotik Barkoxeko arrabotüalat jaitsi dira denak han dantza zonbait eman eta gero Apezetxeko edo Uthurburu etxearen Floriana izeneko günearen estrenaldi ofiziala egin da.
Paneletaz gain, dantza so egiten ahal da telebistan hainbat ikusgarri, maskarada edota pastoraletako puzka elibat ikusgai beitira.
Azkenik Mailina Barbara Agorrek hontü düan komiki bat agerrazi düe hau ere dantzaz delarik, bai aitzindarien oharrekin baita hainbat marrazkiekin ere bai.
Prefosta züntzür bustitze batekin lüzatü da goizaldia.
Han bildü dütügü hainbat lekükotarzün :

Previous Next

Apirilaren 19an, neskenegünez, iraganen da aurtenko Xiruren edizionea, Gotainen eta Irabarnen, üsantüz bezala.
Aurtenko gei nausia Amerika eta migrazionea dirate. Horrentako programa ejer bat eraiki düe Abotia alkarteak, amerika osoko müsikalariekilan.
21tan izanen da ikusgarri nausia Gotaineko elizan, lehenik « Ketariatik Mundura » nano pastoraleko kantoreak emanen beitütüe Ihitz Irriartek, Beñat Larrorik, eta Maika Etxekoparek. Ondotik Darlène Gihuminag kebekeko mikmak otoktonak, Claudine Arancet, eta Mixel Etxekoparrek « Lurretik Lurrera » kontzertüa emanen düe.

21etako kontzertüarentako leküen erreserbatzeko : https://www.helloasso.com/associations/abotia/evenements/xiru-2025

Eta programa osoa :  https://www.eke.eus/fr/agenda/xiru-2025-1

Mixel Etxekopar :

 

Previous Next

Igaran urtean « Matalaz » pastorala eraman beitzüen « Oilarrak » izeneko kantore taldeak eta « müsikalde » müsika taldeak, interneten kantore horien ezartera deliberatü düe.
Bena ber bidetik, haien diskak oro ezarri dütüe igaran hilabetean .
2024 urtean, kantaldi güttiago egin bazütüen pastoralari lehentarzüna eman beitzüen, dagün urteko arra hasirik dira Oilarrak trebatzen kantaldi eta besteren alageratzeko.
Gazte zonbait sartü dira ere orano urte zonbaitez taldearen jarraikiarazteko .
Youtube Spotify eta Deezeren atzamaiten ahal dira haien kantoreak oro, pastoraleko kantoreak ere, et fite pastorala ere youtuben.
Pette Liguex eta Laurentx Uthurralt taldean sartü düen azkenak :

3. diska prestatzen ari da Xiberoots

Apirila hatsarrean elki behar lüküe.
Azken hilabetetan Xiberoko reggae talde famatüak karraskan lanean erauntsi du Jon Etxekoparen testu berrien üngürüan.
Doinu pop-agoak dirate beti ere tematika azkar zonbaitekilan : gerla, hizkuntz zapaltüak, polizia, kanbiamen klimatikoa eta beste.

Egün berean klip bat elkiko düe « Gerla » izenekoa Pette Etxebarria Uztaroko artistak hontürik.
Diska hontan ez da kolaborazione bakotxa izanen Mixel Etxekoparren txülüla ahaideak bai eta ere Algeriako kantore behatzen ahalko beitira.
Indarra gei düe eman ere bai eszena gainean argi eta sonü joku berri zonbaitekilan. Kontzertüak jadanik hitzartürik dütüe : lehenak martxoaren 28an Alegin eta 29an Hazparnen.
Talde osoa alkarrizketatü dügü :




Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan