XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Arramaitzaren 2tik 30eala, mauleko ondarre etxean, Mole izeneko artistak erakusketa bat plantan ezarri dü. Errügbian aritzeko jin zen hatsarrez maulerat Agustin Pelaez, bena 2017tik geroztik, marrazten eta tintatzen erauntsi dü Argentinarrak. Tintatzeaz eta marrazteaz aparte, zizelkadüra, graffitia baita bizikleta arraberritzen ari da. Bere obretan ikusten dütügün gei nausiak, kabaleak eta koloreak dira, üsü argentiari lotürik direnak.
Hilabetearen ürrentzean EHZ müsika festibalan ere freska bat marraztüko dü.

Agustin "Mole" Pelaez : 

Erran bezala, haren obren ikusteko, mauleko ondarre etxealat hüilantzen ahal zide, edo EHZn arramaiatzaren 27 28 eta 29an.

Previous Next

2024an Elkarbidea izeneko elkartea sortü zen Barkoxe, Arrokiga, Eskiula eta Ospitale peko herritaren jüntatzeko. Geroztik bi alkarteek boti animazione desberdinak proposatzen dütüe.

Haurrentako joküak, laborantxaren astebürüa, ipuin kontatzeak, musean txostakatzeko arrestialdian, ebilaldiak, historia konferentziak... animazione franko antolatü dütüe Barkoxe bizi eta Elkarbidea alkartekoek. Lagünzaleetaz gain, bi langile badütüe denbora erdiz.

Gainera Barkoxe Bizik eta Etxahun alkarteek xiberotar dantzaz egin interpretazio güneak arrakasta biltzen dü. Jakin berriki Eleketak lekükotarzünen behatzeko borna bat instalatü düala ondoko hilabeteentako.

Bilan oso positiboa ordin. Aurten alkartea pausan izanen da barkoxtarrek pastorala prestatzen beitüe bena indar berritürik arrajinen dira xede andana batekilan.

Previous Next

Urte oroz, Ezpeizeko dantza eskolak dantza gaüaldi bat antolatzen dü, gazteek ikasi dütüen dantzen eta sorkuntzen prejentatzeko. Gaüaldi horrek helbürü bat emaiten dü Dantza eskolako gazteer eta parada badüe ere laguner, familier erakusteko beren lana.  
Aurten, Masterklazeko dantzariek ere parte hartüko düe gaüaldi hortan beren sorkuntzak erakusteko. Masterklaza Berritza alkarteak antolatzen dütüan dantza kurtsoak dira, lizeoko gazteer proposirik direnak. Masterklazaren jinaraztez, alkartearen xedea da gazteen motibatzea dantzan aritzeko. Masterklazeko dantzariek, dantza desbardinak aurkestuko dütüe, Xiberotar dantza bai eta ere beste dantza estilo, Charlestona bezala.
Dantza gaüaldi hori Ainharben izanen da edo Ezpeizen denbora txarra balin bada arramaiatzaren 13an 7ak eterditan. Eta ondotik badateke jateko eta edateko.

Gaüaldi horren xehetarzünak emaiten deizküe Margot Faurie dantza erakasleak eta Maddalen Etchebarne Masterklazeko dantzariak : 

Previous Next

Urte oroz bezala Gazteen Eüskal Herriko Bertso Txapelgoa Nausiaren finala hüilantzen da. Probintzia oroetan kanporaketak egin dütüe EHko kolejioetako eta lizeoetako gazteek.
Iparraldean, igaran astean jokatü ta Gazteen XiLaBa.

15 gazteetarik, 6 heltü dira finalalat eta horietarik bata, Leina Alkhat Larrandabürü xiberotarra da. Kanporaketak ztrezarekin igaran badütü finalan aiseago aritü da.
Naia Etxeberri Lopepe Baxenafartarrak irabazi dü txapela azkenean Unax Aizpuruarekin berdinketan baziren ere lehen leküan

Neskenegün hontan, 13 gazte lehiatüko dira, probintzia bakotxeko txapeldünak eta ordezkariak.
Xiberotik erran bezala Leina Alkhat Larrandabürü izanen da bakarra.

Hitzordüa Neskenegünean da Arantzan Nafarroan EHko txapela norrek bildüko düan jakiteko.

Xehetarzünak emaiten deizküe Xan Alkhatek eta Leina Alkhat Larrandaburuk : 

 
Previous Next

Aurtenko pastoraleko aktürrak makilak, zankoak eta botzak beroazten dütüen ber denboran, bi herritarrek karraskan erautsi düe Pastoraleko afitxaren sortzeko 
Urrats kolektiboak izeneko pastoralan Euskal herrian bizitürik izan diren güdüka eta urrats ezbardinak dira kuntatürik, horietan Gau eskola, xiberoko botza, EHZ, ala untsa ELB sindikata. 
Hortaz dira inspiratü Gonzalo eta Pette Etchebarria aurtenko pastoraleko afitxaren sortzaleak
Koloretxü eta informazionez beterik den afitxa hori ikusten ahal düzüe Xiberoko botzako sare sozialetan.

Xehetarzünak emaiten deizküe Pette eta Gonzalo Etxebarriak artistek eta Ximun Pinquek : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan