XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Alozeko Sibas etxean sortü zen düala 140 urte Maidalena de Jaureguiberri. Idazle, militante, eüskara erakasle edo ere erresistente, errol andana bat üken dütü bere bizi lüzean.
Eüskarazko lehen erakaslea izan da xiberoan, 1951ako lege kanbiamen batek hizkuntz txipitüak ezagütü ondotik ürratsak egin zütüan ikuskaritzarekin kurtso emaiteko baimenturik izateko.
Hortaz gain, diska bat argitaratü eta 3 antzerki idatzi zütüan.
Kazetalarigoan ere bai jauntsi dü Herria, Gure herria, Basque Eclair, Sud ouest edo ere Le miroir de la soule-entako.
Iparraldeko lehen emazteen mugimentuaren sortzean parte hartü dü ere Begiraleak izenekoa.
Euskarari egin ekarpenarentako euskaltzaindian izendatürik izan zen.
2000 eta 2023an pastoral batetan ohoraturik izan da, lehena Eskiulan eta bigarrena Urdinarben.
Igaran urteko pastoralaren idazlearengana joan gira bere biziaren hobeki ezagützeko Maritxu Negelua :

Previous Next

Berritza alkartearen ikusgarri berriak betea egin dü bi egünez Mauleko Jai alaian 2600 jentekin orotarat.
Koloretsü, indartsü, psikadeliko noiztenka eta giro fantasmagorriko batetan igaiten zen Eneko Gil koregrafoa eta txingilikako dantzariek proposatü düen mündüa. So egileak iharrausirik izan dira, galtezkatürik ere hanitx, eta hori zen ere helbürüa.

Ikusgarriko bildüma so-egile eta parte harzaleekin: 

 

Orai ondoko hitzordüa Donapaleün izanen da Baionarat ala Donostirat joan beno lehen.

Mauleko kültürraldia abiatürik da

Urte oroz bezala Mauleko herriko etxeak ikusgarri desbardinak jinarazten dütü.

Eüskarazko eta frantsesezko dantza, müsika ala antzerki ikusgarriak ikusgei dira setemetik urtarilarat.

Mathilde Baqué antolazaletarik batak erraiten deikü nola igaran zen prestatzea eta programazionea aipatzen deikü :

https://www.calameo.com/read/0005169853558c5afc4cd?fbclid=IwZXh0bgNhZW0CMTAAAR0R5f1qW0ChefB3k6l8iy54ur_dotx9NGpK1diiOyTIxkqyLSjKHECQAvE_aem_viiFKI65lx9pOXI_E8L0cA

Previous Next

Dagün urtean Eüskal herriko borroketaz date barkoxtarrek emanen düen pastorala !

Ürrats kolektiboak izena ükenen dü eta honekin, 20. Mente erditsütik igaran diren borroketaz ariko dira. Asmatürik izan den bikote bat süjet bezala ükenen dü. Eta aitzaki honekin eüskal militantzia desbardin zonbait dütüe aipatüko. Izan laborantxan, hezkuntzan edo ere eüskaldüntarzünaren aldarrikapenean.
Izena hala bada, kolektiboki eraikitzea erabaki düe ere bai antolazaleek, 7 idazle beitira horren gibelean (Patrick Queheille, Laurie Pinque, Jon Gamiotxipi, Petti Galant, Xaxi Hobiague, Joanes Etxebarria, Otxanda Queheille) eta 3 errejent berriek eramanen düe (Margita Queheille, Aña Iriart, Maritxu Galant).
Kür eramaile, Sophie Larrandaburu date eta abentütik goiti hasiko dira mustraketan. Dantzariak aspalditik ari direlarik jadanik beren aldetik.
Etxahun alkartea antolazalearentako, jakintzen transmititzea izan da ardatz eta horrentako nahi üken dütüe izen berriak pusatü.
Pastorala 3 aldiz emanik date,  2025eko uztailaren 27an, agorrilaren 2an eta agorrilaren 10ean.

Iulen Guiresse han günüan :

Previous Next

Josu Martinez -ek bere 10. filma dokümentala egin dü eta hau aurkeztüko dü Maule Baithan arrats hontan (2024/10/02an)
20.mente erditsüan bizitü den paristarra da Jon Mirande, eüskara ikasi eta olerki idazten hasi zen.
Aitzindaria izan da eüskara hizkuntza puritano bat bezala begiratü nahi zelarik, gaüza txarretaz mintzatzeko beharra bazela pentsatzen züan eta hortan lehenetarik izan da.
Aldiz eskuin mütürreko, ideia arrazista eta pedofiloengatik ere famatürik da.
Bere ezagützaren egiteko asteazken hontan 8ak30tarik goiti erakatsirik date dokümentala, ondotik Josu Martinez-ekin mintzatzeko parada badateküalarik.
Arrats hontan 8ak30tan date emanik filma.

Josu Martinez film egilea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan