XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Jean Christian Galtxetaburu, Vivi Vissler, Ttittika Recalt eta Michel Etxekoparrek ikusgarri berri bat plantan eman düe : « Gaztelondon ze berri ».

Etxahun Barkoxeren kantoretarik hasiz iraganeko eta oraiko garaiak aipatü nahi izan dütüe : euskaldünen migrazio eta oraiko imigranteen ibilbideak, gizon eta emazteen arteko harremanen kambiatzeak…

Ttittika Recaltek xehetarzünak eman deizkü :

Hitzordüa Bilbon Bidebarrietako mediatekan martxoaren 23an 19etan !

Xiberoak artistak inspiratzen dütü

Hanitxen gija, erretreta hartü eta 2017an, Jean Paul Lesprit hasi da aktibitate berri batetan

Pintratzea dü haütatü

Erran behar da beti danik arteari interesatü dela « art bizi » xiberoko elkartearen bürüa beita

Pintratze mündüan eta Xiberoan famatürik diren Monique Peytral  ala Monika Ugarteen lagüna da

Hala gija hein bat aija egin dü abiatzeko jauzia

Bere teknika nabela eta spatülaz erabilten da, eta oxo koloretsü diren bistak agerazten dütü

Erakusketa Apirilaren 15arte ikusten ahal da Mauleko mediatekan

Jean Paul Lesprit: 

Previous Next

Gehitüentako orano debekatürik bada ikusgarrietaz gozatzea, haurrentako ez haboro!!

Egün Nanoua konpainiaren Kutxetan Ibilki berritan emanik date Maule Baithan, eta eüskaraz.

Hortan arizale den Maika Etxekopar:

 

Previous Next

2015an Eüskal herrialat bakantzetarat jinik, inglesa den Dylan Inglis-ek eüskara ikasteko gogoa üken züan.

Düala güti, euskaldun izateak eragin tristeziaz bideo bat elki dü youtube katiñan. Euskararen kanbioa galtze bat bezala ikustea düdan ezarten dü, erabilten dügün aldikal, manera berri batetara egarririk beita.

Gilles Deleuze XX.mendeko filosofoaren pentsaketaz abiatürik, hanitxtarzünaren importantzia azpimarratzen dü denboran eta espazioan. Hortarik abiatüz, mintzaje bat tai gabe kambiatzen eta bersortzen dela dio Dylanek.

Bestalde, Gasteizko zientzialari batekin, Euskara eta izadiaren arteko lotüra lantü düe. Dagün bedatsean argitaratürik izanen da eramanik izan den ikerketa.

 

Dylan Inglis : 

 

https://www.youtube.com/watch?v=FbKBxwf72JE&ab_channel=EuskarazMintzo-DylanInglis

 

"Egün oroz pentsamentükatzeko" libürüa!!

Pier Paul Berzaitz'ek egütegi maneran bildü dütü erran zahar/atsotitz eta istorio llabür-elibat.

Harenak, Allande d'Oihenart-enak edo beste irakurgai dira.

Xehetarzünak idazlearekin:

Libürü osoa elebidünez da.

Alozeko Lilia alkarteak dü libürüa argitaratü.

Maulen erosgai da kürütxe xuri kantüko Lespy'enean edota Sohütako Jean Etxart'en saltegian.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan