XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Dagün urtean Eüskal herriko borroketaz date barkoxtarrek emanen düen pastorala !

Ürrats kolektiboak izena ükenen dü eta honekin, 20. Mente erditsütik igaran diren borroketaz ariko dira. Asmatürik izan den bikote bat süjet bezala ükenen dü. Eta aitzaki honekin eüskal militantzia desbardin zonbait dütüe aipatüko. Izan laborantxan, hezkuntzan edo ere eüskaldüntarzünaren aldarrikapenean.
Izena hala bada, kolektiboki eraikitzea erabaki düe ere bai antolazaleek, 7 idazle beitira horren gibelean (Patrick Queheille, Laurie Pinque, Jon Gamiotxipi, Petti Galant, Xaxi Hobiague, Joanes Etxebarria, Otxanda Queheille) eta 3 errejent berriek eramanen düe (Margita Queheille, Aña Iriart, Maritxu Galant).
Kür eramaile, Sophie Larrandaburu date eta abentütik goiti hasiko dira mustraketan. Dantzariak aspalditik ari direlarik jadanik beren aldetik.
Etxahun alkartea antolazalearentako, jakintzen transmititzea izan da ardatz eta horrentako nahi üken dütüe izen berriak pusatü.
Pastorala 3 aldiz emanik date,  2025eko uztailaren 27an, agorrilaren 2an eta agorrilaren 10ean.

Iulen Guiresse han günüan :

Mauleko kültürraldia abiatürik da

Urte oroz bezala Mauleko herriko etxeak ikusgarri desbardinak jinarazten dütü.

Eüskarazko eta frantsesezko dantza, müsika ala antzerki ikusgarriak ikusgei dira setemetik urtarilarat.

Mathilde Baqué antolazaletarik batak erraiten deikü nola igaran zen prestatzea eta programazionea aipatzen deikü :

https://www.calameo.com/read/0005169853558c5afc4cd?fbclid=IwZXh0bgNhZW0CMTAAAR0R5f1qW0ChefB3k6l8iy54ur_dotx9NGpK1diiOyTIxkqyLSjKHECQAvE_aem_viiFKI65lx9pOXI_E8L0cA

Previous Next

Pitxu gaztetxeak « Peliküla » festibaleko bigarren edizionea antolatzen dü ürrieta hontan. Igante arresti oroz Zinkan, 4 astez, eüskara hütsezko dokümentalak hedatüko dütüe gei desberdinen üngürüan : palestinako gatazka, eüskal herriko bürüjabegoa lekükotarzünak, borroka anti-nüklearra edo orano ikastolen sortzea.

Leire Casamajou :

Previous Next

Josu Martinez -ek bere 10. filma dokümentala egin dü eta hau aurkeztüko dü Maule Baithan arrats hontan (2024/10/02an)
20.mente erditsüan bizitü den paristarra da Jon Mirande, eüskara ikasi eta olerki idazten hasi zen.
Aitzindaria izan da eüskara hizkuntza puritano bat bezala begiratü nahi zelarik, gaüza txarretaz mintzatzeko beharra bazela pentsatzen züan eta hortan lehenetarik izan da.
Aldiz eskuin mütürreko, ideia arrazista eta pedofiloengatik ere famatürik da.
Bere ezagützaren egiteko asteazken hontan 8ak30tarik goiti erakatsirik date dokümentala, ondotik Josu Martinez-ekin mintzatzeko parada badateküalarik.
Arrats hontan 8ak30tan date emanik filma.

Josu Martinez film egilea :

Previous Next

Urrietaren 11 eta 12 Berritza alkarteak sortü düan Maxka’roa ikusgarria emanik date Mauleko Jai Alaian.
Xiberoko artista andana batek lan egin badüe ikusgarri horren sortzeko, xiberoko ikasle zonbaitek ere karaskan erautsi düe xede horren üngürüan.
LARPS laborantxa lizeoko zapat gelak xiberoko alkarte zonbaitekin, dantza, kantore eta marrazki aktibitate desberdinak plantatü dütüe Maxka’roa ikusgarriaren üngürüan

 

Xehetarzünak bildü dütügü :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan