XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

La Commune de Paris ezagützeko parada düzüe Mauleko herriko etxean !

Martxoaren 18tik apirilaren 13alat, Komunaren lagunak kolektiboak proposatzen deizüe Pariseko Komüna ezagützea.

17 pankartetako argazki, marrazki eta testuak Pariseko komunaren historia eta berezitarzünak kontatzen dütüe.

Alkarteko Niko Guiresse:

Eüskararen builtarazteko: zer egin??

Xiberoa eremüko haütetsiek Baionako neskenegün hontako jünta phestatzeko 2 bilküra egin dütüe.

Lehenean eüskara izan da aipageietan: Jean Pelle Iriart ordezkaria:

Bestalde, zentako hilabete batez gibelatü da Baionako Euskal Hirigune Alkargoko bilküra, ta zentako ordezkarien erdia baizik ez date ??

Jean Pelle Iriart:

Previous Next

Martxoaren 9 hontan bada 40 urte Telesforo Monzon zentü zaiküla.

Gipuzkoako Bergaran sortü bazen, bere bizitzako azken 40 urteak iparraldean igaran zütüan.

Zer ekarri dü politika eta kültür aldetik?

Hartaz pastorala idatzi düan Johañe Bordaxar entzüngai:

Previous Next

 

Pariseko komünak xüxenezko demokrazia bat plantan jarri züan aste zonbaitez Pariseko herrian.

1870 urtean, Frantziak Prüsiaren kontreko gerla galdü eta, herritarrak behartxü dira. Ez düe gerla galtze hori honartzen, eta Adolphe Thiers ordüko gobernamentü bürüak herriko kanuak arra bildü nahi dütülarik, herritarrek bürü egiten dioie.

Ordüan da abiatzen Pariseko komüna. Xüxenezko demokrazia bat sortzen da herrian, 72 egünez.

Komunar edo federatüek, izentatürik diren bezala, lantegiak langileen eskü bilkarazten dütüe. Dohainik den züzentasün bat aitzin ikusten da, eta eskolak beharrezkoak, dohainik eta laikoak bilakatzen dira. Elizetan eztabaidak antolatzen dira emazte eta gizonen artean.

Bena ordüko gobernamentü ofizialak armada Pariserat igorten dü. Maiatzaren 21ean, Versailleko armada Parisen sartzen da eta aste odoltsüa abiatzen da. Errepresio bortitza da eta milaka hil egiten dütü. Azken komünar-ak Père Lachaise izeneko hil herrian ehorik dira. Besteak Frantses kolonietarat preso igorririk dira.

Robert Elizondo historialariak ordüko giroa zehazten deikü :

Komünar edo federatüen artean, eüskaldünak ere bai agertü dira. Horietan 4 xiberotar Komünan parte hartzeagatik kondenatürik izan dira : Mauleko Bolonde Bernard, Lamperière Jules Célestin Hyppolyte, Vavasseur Guillaume eta Mendikotako Alciet Raymond.

Mauleko ospitaleko zainketa kontseilüa berextearen alte da !

Atzo goizan biltzen zen Mauleko ospitaleko zainketa kontseilüa, deliberatzeko Olorueko ospitalearekin ber zuzendaria begiratzen zenez. Oloruekin behextea deliberatü dü zainketa kontseiliak, baldintzekilan halerik ere : Alde batetik, departamentüko kontseilü orrokorraren Audit bat eginarazi behar dü. Eta bestalde, alkarretatze bat eskualdeko ARSarekin (Agence Régionale de la Santé).

CGT-ak eta ospitaleko erabilzaleek deitürik, jente andana bildü ziren herriko etxe aitzinean behextearen alte aritzeko.

Louis Labadot zainketa kontseilüko presidenta :

Jérome Etchemaite ospitaleko langilea :

Collectif des familles alkarteko kideak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan