XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Ipar Eüskal Herrian eüskaren üngürüan lan egiten düen alkarte desberdinak bildü dira Baionan eüskara batua eta eüskalkien arteko orekaz elestatzeko.

Eztabaidan : Eüskalkian mintzatü nahian agertzen diren hütsak, euskari edo material mentxa eüskalkien hobeki ikasteko, batua eta eüskalkien arteko gatazka faltsüa, gazteen artean eüskararen baliatzeko gaitasün mentxa eta beste..

Bildüma eskeini deikü Egoitz Urrutikoetxeak :

Argazkia : Patxi Beltzaiz - Mediabask

Previous Next

Berria astekarian den « Iparraldeko Hitzak » formatü berria eta lüzeagoa badü.

Astekari hau, iparraldeko sail ezbardinetako berriak aipatzen dütüan aldizkaria da. Iparraldeko harpidetüek bai eta kioskoek « magazina » formako aldizkaria erosten ahal düe.

Berriako langileen ustez, formatü egokiago eta askatarzün haboro emaiten deiena da. Azaroaren 22tik goiti, ostirale oroz erosten ahalko da aldizkari hori.

Joanes Etxebarria :

Previous Next

Igaran ürrietaz geroz, Xiberoko Palestinaren aldeko alkartea jüntatzen da neskenegün oroz bere süstengüaren ekarteko.

Lagüngoa berri baten ekarteko palestindarrer, xiberoko eta ipar euskal herriko alkarteek deliberatü düe egünaldi baten antolatzea.

Azaroaren 16an Makean igaranen den egünaldi hortako programan, mintzaldiak, eztabadak eta kontzertüak dirate.

Egünaldi horren helbürü bata zen palestindarren mintzaraztea, ordüan errefüxiatü, eta alkarte ezbardinetako palestindarrak jinen dira haien ikus püntüaren emaiteko.

Egünadi horren ürrentzeko Xiberoots, Spartak Dementzialat, Atzarbale eta palestinako hiru taldeek düe gaüaldia animatüko.

Jojo Malharin eta Vivi Vissler :

EH Bai abertzaleen jokatzeko manera salatzen dü departamentüak

Bada orai urte zonbait departamentüa, herritarren kolektiboak eta üngüramenaz axolatzen diren alkarteak güdükan ari direla xiberoko bidearen üngürüan. Bide berri horrek leheneko treinaren bidetik igan behar lüke. Trein bide ohia erabilik da bizikletakari eta hoinez kurritzen direnenganik eta hartakoz dira kexü kolektibokoak. Bestalde laborantxa lür zunbait har lio bide berriak.

Horien ohartarazteko EH Baiek ezkibü bat agerazi eta partekatü dü Mauleko merkatüan eta ez da departamentüaren gustüko izan.

Lürraldetik deslotürik direla, dogma batengatik projetaren kontre eta axolagabekoak direala dio departamentüko ordezkariak.

Pepela Mirande :

Frantxoa Camus :

Urdinarbeko herriak badütü lür zonbait saltzeko

Etxebizitza arrenkürari ihardestea eseiatzen dü Urdinarbek

Herri bizia da, 548 biztanle dütü laborantxa azkar batekilan (47 laborantxa etxe). Hortaz gain 20 bat alkarte badira eta entrepresa zonbait ere bai.  
Herriko etxeak eraman dütü xede zonbait azken urtetan ; bide bat eginik izan da düala gütti Etxekortiala joaiteko. Düala bi urte hur arrenküra bat beitzen, prestatü düe eki indarrarekin ari diren ponpa zonbait laku batetarik hurraren tiratzeko ondoko aldientako.
Eta lan nausia etxebizitzan egin düe etxe bat arraberritü düe, eskola aitzinean dena eta hau alokatzen, egünko egünean 9 alojamentü alokatzen dütü herriak. Bena erosteko parada ere bai eskeini nahi beitüe, lotissamentü bat prestatü düe ere. 6 lote badira erosle bat txerkatzen düenak orai.
 Eskola aldetik düala urte eta erdi 2 postu erdi salbatzeko mobilizatü baziren, aurten ez düe halako arrenkürarik azken urtetan haur haboro sartü beitira eskolan, joan beno.
6 lote badütüe  ordän saltzeko, 1200m2, 30 eurotan m2, eraikitzeko prest.. Ahalaz lehentze erosten düener nahi lüküe saldü. Horietaz interesatürik bazide harat hullantzen ahal zide, edo herriko etxea deitzen ahal düzüe.
Etxebizitzan arrenküra bat agertzen da etxe zaharrekilan, 8 urtez herrian doblatü dira etxe hüts zionea, 16etarik 34 etara igaran beita.

Jean Michel Arrayet aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan