XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mauleko hauteskunde kanpaña abiatürik!!

Dagün hauteskundeak irabazteko xedez, kanpaña jadanik abiatü dü Union Citoyenne kolektiboak. Igan ostiralean bilküra pübliko bat antolatu zien, nun 30bat jente hüllantu zaien. Louis Labadot:

Maule Hiriko agiantzetan, 2019ko norabideak finkatü dira.

Mauleko Hiriko Etxeak bere agiantzak egin dütü, eta 2019ko lau xede nausi aipatü. Hiri barneko harat honaka, ospitalea, Agerriako lanak, eta mahasti eremü baten sortzea. Hiriko harat honaka gogoan, sei hilabeteko esprabü bat eginen da, Maulen gainti kurritüko den garaoi bat eskeiniz herritarreri. Ospitalea dela eta, Mixel Etxebest aüzapezak zion, züzendari bat ez denbora osoz izateak, traba egiten düala, Xiberoan osagarri polo sento baten eraikitzeari. Agerriako xedeak, bankoen süstengia badüala erranik izan da ere, eta hoteleko hogei ta sei lo gelak dagün hilabetean zabaltüko direla. Azkenik, mahasti eremü bat sortü nahi da Agerriako lürretan, aurten hektarra bat eterdi, dagün urtean beste hain beste. Helbürüa, ardo xuri ekoizpen baten egitera, Irulegi eta Jurançonen artean.

Ezpeizeko plazan, obrak hasirik dira.

Ezpeize herriak egiazko plaza edo bilgünerik ez badü, horren sortzeko eginahalak egiten dütü. Herriko biztanlegoa emendatüz doa, bena kürütxagüne beharrezko da harreman egiteko. Hortako eliza parrean, hots arrabotü kantean pentze bat jostakagia eta petankagia eraiki dütüe. Bestalde, eliza bazterrean ilherri apaintü bat eginen düe. Horiek herritarrentako badirate, kanpokoer batzarri egiteko ere komitate püblikoak ere eginen dütüe. Hola turisten ützülien barne sartzen ahalko da Ezpeizeko elizaren bisitatzea. Obrak bedatsean ürrentüko dira eta 500.000 euroko aitzinkontüa finkatürik da. Michel Ibarra :

Un berger et deux perchés à l’Elyssée ? filma laster Xiberoan.

Un berger et deux perchés à l’Elyssée ? filma dokümentala Maule Baitha zine gelan hedatüko da neskenegünean, urtarilaren 5ean gaüko 20.30etan. Pierre Carles et Philippe Lespinasse errealizadoren film bat da. Iragan 2017ko Frantziako presidengoako bozketan, Jean Lassalle Biarnes depütatüaren kanpaña jarraiki züen bi errealizadoreek dokümental baten egiteko, eta fite joküan sartürik, haütageiaren konseilariak bilakatü ziren. Sorpresaz beterik hiru jente horien abentüra kondatzen dü filmak bena bereziki haütagei Biarnesaren ilüsio eta desilüsioak. Pierre Carles :

SAEP desagertzen!

SAEP hur sindikatak bere azken biltzarra egin dü. Eric Narbaits Jaureguy, Euskal elkargoaren hur sailaren ardüradüna hor zen haütesien azken galtoer arrapostüen emaiteko. Dagün hurraren prezioa ez bada orano finkatürik, xiberotarrentako apaltze bat badate segür. Michel Hourçourigaray sindikatübürü ohia:


Eric Narbaits Jaureguy, Euskal elkargoaren hur sailaren ardüradüna:

Jean Marc Hastoy Lagun enpresabürüa:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan