XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Barantailaren 6 eta 7an bi lürrikarrek Kurdistaneko ipar eta mendebaldea hunki dütüe.
Igaran astean Reso xiberoan bizi den kurdoarekin mintzatü ginen, harat hullantü da eta hantik berriak eman dereizkü :


Egoera ikusiz xiberotar talde batek süstengü gaüaldi batetara deitzen dü martxoaren 1ean Atharratzeko Prefostan.
Sosa xüxenka Kurdistaneat igorririk izanen da..
Previous Next

2 postü erdiren galtzeko mehatsüari bürü egiteko astelehen goizan eskola oküpatzen hasi dira.

Jente hanitx hüllantü da baita Iñaki Echaniz depütatüa baita Eric Casana Ikuskaria ere bai.

Deliberoa martxoaren 9an hartürik date.

Josette Bosq Musikildiko mera:

Silvie Martinez etxekoa:

Previous Next

Neskenegünean Maule eta Donibane Garazin manifestaldiak izan dira. Maulerat 40 bat pertsona hüillantü dira.

Zentako ? Arrapostüak heben: 

Previous Next

Neskenegün goizan Maulen sortü den erretreten erreformaren kuntreko batzordeak erreferendum bat antolatü züan.
Mauleko 4 sargietan manifestalariek autoak eküarazten zütüen jenteen bozkarazteko : erretreten erreformaren kuntre edo alte ?
Barnekaldean ekintzak hedatzea zen helbürüa bai eta jenteen abisaren biltzea eta haiekin partekatzea.

Previous Next

2 urtez egin ez bazen pandemiarengatik, igaran ostiralean agiantzen üsantser arra lotü dira Sohütan.
Pandemia denboran egindako ekintzak, eta azken urtetako obrak aipatzeaz gain ondoko xedeak ere aurkeztü dütüe. Horietan Hokin gela bat arraberritzen ari dira, eta Barragarriko bidean hoinezkoentako bide segür bat eraiki nahi düe.
Habitat Sud Atlantique-ekilan ere 3 apartamentu legar sozial eraikiko dütüe.
Halere arrenkura bat badüe Sohutan etxe erosteko gaitz beita, galtoa eskaintza beno handiagoa beita.
Ondoko xedetan ere, webgunea arraberritüko düe eta artista batek herriko etxeko mürrüak oro tintatüko dütü.
Chrystelle Mange Sohütako aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan