XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Atarratzeko aüzapeza kexü

Zerbitxü püblikoek jarraikitzen düe zerratzen. Jakin berri düe gütün baten bidez Atarratzeko legar etxea edo “tresor public “deitzen dena zerratüko dela aurten. Herrien banka bezala da egitüra hau, eta berriz ere zerbütxüen hurruntzea agertzen da baserri mündüan. Departamendüan 5 dira desagertüko ; Bidos, Monein, Hendaia, Baigorri eta arren Atarratze. Orai egin ahalak egin nahi dütüe mobilizateko eta elkibide baten atzamaiteko esperantxa handirik gabe. Arnaud Villeneuve :

Alkarretaratze jentetsü eta koloretsü egin dira atzo Maulen

Maiatzaren Lehenean, Langileen Borroken Nazioarteko egünaren karietara 200 jentez goiti Mauleko Manifestaldian. LAB, ELB eta hainbat kolektibo eta alkarteek deitürik alkarretaratzea, aktüalitatean diren, tren gidarien, ikasleen edo ZADisten bezalako borroken miraila izan da. Borrokak hanitxak beitira, bateratzearen beharra azpimarratürik izan da, poderean direnak berexketaz baliatzen beitira lasaiki agintzeko. Aitzina Mazusta Lab-eko kidea :


Hainbat lekükotarzün :

Xiberoan ere bai ZAD-aren sustengü egün bat

Neskenegünean Notre Dame Des Landes-eko ZAD-aren süstenguz egünaldi bat antolatürik izanen da Maulen. Goizean merkatüa izanki, han berean dantza, kantore, eta mintzaldi izanen dira 11etarik aitzina. Handik arrajinik diren zonbaitek egiazki zer igaiten den kontatzen ahalko düe, hedabideetan dena ez beita ontsa aurkeztürik. Bestalde jateko eta edateko badate, arrestitan kantore dantza eta jokü proposatürik date ; eta arratsan kontzertü bat bada Mauleko Zinka ostatüan ; Pariseko « Echo doppler » DUB estiloko müsika taldea ariko da. Jon Foucher eta Niko Guiresse :

Aurten ere ez date maiatz lehen bateratürik Xiberoan

Aldebatetik FO, CGT eta FSU-ek berena eginen düe, eta bestetik, LAB, ELB, SUD Solidaire, gei Linkyaren kontrako kolektiboa, BDS, Aitzina gazte mugimentüa, « Etxarri » deitü kolektiboa, Zinka bizirik, Üztaro eta Xiberoots müsika taldea. FO, CGT eta FSU en aldarrikapenak, zerbütxü püblikoaren etxekitzearen aldekoak dira, eta ororen bürü, Emmanuel Macronen gorbernüak hartü norabide liberalari bürü egitekoak. Beste deizale multxoaren lema, « Gerlarik ez popülüen artean, eta bakerik ez klasen artean » balin bada, errepresio polizialaren salatzeak ere izanen dira, gogoan hartürik, azkenik Notre-Dame-des-Landes, eta ünibersitate zonbaitetan izan diren polizia operazio bortitzak… FO, CGT eta FSU goizeko 9ak eterditan bildüko dira Mauleko zerbütxü güne aitzinean, besteak aldiz, ber tenorean, bena Mauleko plazako kioskoan. Karrika ützüliak, 11 orenetarik aitzina eginen dira. Eta ondotik bazkari bat date Zinka Ostatüan. LAB-eko Atzina Mazusta :


CGT-ko Louis Labadot :

Bi Maulek elkar lan egiten jarraikitzen düe

Xiberoko Maule eta Deux-Sèvres esküaldeko Mauleren arteko parezkatzeak beste ürrats bat egin dü eta bi aüzapezak errezebitürik izan dira Akitania berriko egoitzan. Esküaldeak ; bordeleko egoitzan, totem edo 2 hirien sinbolo bat ezarriko dü, Maulen egin espartina berezi bat erosiko eta bi laborantxa lizeoen arteko xede pedagojikoak lagüntüko dütü ! 2016 an abiatü zen 2 hirien arteko partaidetza, 510 km balinbada 2en artean nahikünte azkarra düe alkarrekin lanean aritzeko. Mixel Etxebest aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan