XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak llabürrak

×

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 294

Bidajeko jenteak plantatü Mauleko Agerrian

Bidajeko jenteen 90 karabana, orotara 250 jente plantatü dira atzo martxoaren 31an Mauleko Agerrian. Harridüra  handia izan da Mauleko Herriko-Etxearentako, baimenik galdegin gabe sartü direlako. Dena den, lekü güzietatik kanporatürik diren jente horier batzarriaren egitea deliberatü dü Mixel Etxebest aüzapezak arrazu hümanitarioen gatik. Agerriako aüzoek aldiz, ez düe ber manera ikusten. Franko arrenküratürik agertzen dira jakitez bi hilabete egonen direla hor. Joan-jinak taigabe izanen direla lotsa dira eta eskolatürik ez diren haur eta gazte franko bazter güzietan kurritüko direlako. Mauleko kontseilüa egün biltzekoa da afera nola küdeatü behar den ikusteko.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :


Entzün Jean-Louis Notary laboraria, Agerriako lehen aüzoa :

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan