- Hezkuntza
- Agerraldiak: 5359
Gamere-Zihigan mobilizazio egüna igantean
Iragan astean, Gamere-Zihigako eskolako aitetamek haütetsien süstengüa üken züen. Igante hontan, sindikata zonbaitetako kideak dira Basabürüko borrokari jüntatüko. Xüxen erraiteko, deizaleak horiek dira : SNUipp-FSU, SE-UNSA, LAB sindikatak, Gamere-Zihigako aitetamak, Paueko ama eskoletako aitetamak eta Xiberoko ekintza taldea.
Goizeko 9.30tan eman düe hitz ordüa, mahain-üngürü batekin hasteko, sartze hontan irakaskuntzan diren arrenküra ezberdinen aipatzeko. Maite Ager SNUipp-FSU sindikateko kideak erran deikünaz, hitz ordü hortarik landa segida bat izan dadin nahi lüküe antolatzaileek, bena oraikoz deüs ere ez da deliberatürik.
Maite Ager entzün :
Egitaraua
9.30 : Sindikata eta deialdiaren partaide ezberdinen mahain-üngürüa
Egüerditan : Bazkari hotza, etxetik ekarririk
Arrestiritan : Anne Bidalun eta Zahar Rock Band


Mauleko Herriko Etxeak hiru urte oroz Kontseilü Orokorraren sos lagüntzak ükeiteko parada badü, eskolen arraberritzeko. Hala egin dü aurten. Bai Maule gainean, eta bai pean, eskola püblikoetako gelak freskatü dütüe, leihoak eta bortak arraberritzez, eta beste lan ttipi zonbait egitez. Orotara 120 000 bat euro beharrezkoak izan dira lan horien egiteko.
Iragan neskenegün goizean estrenatürik izan da Bildoze Onizepeko eskola berria. Eskola diogü, bena hori beno haboro ere izanen da, aktibitate ezberdinen aterbe izanen beita güne berria. Orai artino bezala funtsean, herriko alkarte hanintxen günea izanen da, bena goxoagoa, eta hobeki pentsatürik.