XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Ostirale goiz hontan (apirilaren 2) Paueko ikuskaritzaren edo inspekzionearen bülego aitzinean eskola ezberdinetako 50 bat aitetama bildürik ziren, beren eskoletako lanpostüak begiratü nahian. Aitzineko egünetan ere mobilizazioak izan ziren, eta zonbaitek jadanik berri honak ükenik zütüen. Aramitzen, ostegünean jakin züen galtzekoa züen lanpostü bat etxekiko züala azkenean ikuskaritzak. Hanitxek uste züen beraz deliberoak aitzinetik hartürik zirela.
Barkoxeko eskolarentako ez da beraz berri honik izan, Eüskal Herriko beste eskola hanitxentako bezala. Dena den, dagün asteartean Paueko prefektüran bildüko da departamentüko hezkunde nazionaleko kontseilüa, eta ordüan izanen da azken parada.
Entzün Pauen egin dügün erreportajea :


Entzün Barkoxeko eskolako bi aita, Alain Etxeberri eta Nicolas Etxart :

Entzün bilküratik elkitzean sindikatetako ordezkari batek erran deigüna :

Barkoxtarrak Pauen.Lohitzune-Larribarre-Uharteko aitetamak Pauen.Makea-Lekorneko amak Pauen.

Xiberoako lau herrietako eskolak aipatzen dütü aurtenko eskolen kartak. Garindainen eüskararentako lanpostü erdi bat haboro üken behar lüküe, bena besteetan desagertzeak dira aipatzen. Gotainen eüskararentako lanpostü erdi bat gütiago üken behar lüküe, eta Barkoxen frantsesarentako lanpostü erdi bat gütiago ere. Azkenik Larraine aipatürik da, lanpostü galtzerik gabe, bena eskolaren egoera ikertü behar dela erraitez.
Barkoxen iragan urtean jadanik lanpostü bat gütiago üken behar züen, eta negoziaketak izan ondoan, denbora erdi bat züen galdü azkenean. Aurtenko kartan berriz agertzearekin kexü dira haurren aitetamak, eta eskola oküpatü düe egün (martxoaren 26). Bihar goizean (neskenegüna) 10 orenetan bilküra bat eginen düe eskolan, mobilizazioen prestatzeko. Apirilaren 2an, Pauen hartüko dira azken deliberoak, eta iragan urtean bezala ez düe gei deüs egin gabe egon arte hortan.
Entzün Nicolas Etxart, Barkoxeko eskolako haur baten aita :

Sohütako ikasleek iragan abentüan egin grebako argazkia.Sail püblikoan, geroago eta zabalagoa da kexüa, sektore hanitx hunkirik beitira langile zionearen ttipitziarekin. Halere, mobilizazio egünak ahülak dira. Egün (urtarrilaren 21) sektore püblikoko langileak greba egitera deitü dütüe hainbat sindikatek, eta zonbaitek deia egin gabe langile bakoitxaren gain ützi düe parte hartü ala ez delibera dezen, LAB sindikatak bezala.
Xiberoan ikastetxeen ützülia egin dügü, eta üdüri lüke gehiengoak ez düala greba jarraikitzen. Ikastetxe handienen aipatzeko, Berrogaineko laborantxa lizeoan ez da greba egilerik, Sohütako irakasleen % 45 greban da, Champo lizeo profesionalan 28 irakasleetarik 4 greban dira, Argia kolegioan irakasleen % 38 greban da eta azkenik Atharratzeko kolegioan 8 irakasleetarik 5 greban dira egün. Beste sektore püblikoetan berriz, greba deialdia ez da abantxü jarraikirik izan.
Erran dezagün azkenik San Frantses kolegioko irakasle den Marilyn Recaltek ere grebarekin bat egin düala, irakasleen lan baldintzak okertzen ari direla salatü nahi izan beitü.
Entzün Marilyn Recalt :

Ikasek xiberotarrez egin argitalpenak.Ikas pedagogia zentroak eüskarazko kurtsoen emaiteko lagüntza ekarten deie erakasleer, izan ditean eskola elebidünean ala Ikastolan. Xiberoan ere, badira urte zonbait lan hori abiatü zela. Gisa hortan, eüskara batuan proposatürik zen materiala xiberotartzen da emeki-emeki. Erakasleak ez dira haatik zerbütxü horren baliazale soilak, berek ere xedean parte hartzen beitüe, hilabetean behin jüntatzez. Jünta horietan, bakoitxak bere kurtsoentako egin düan lana besteer proposatü eta besteek ere baliatzeko parada badüe.
Bena bada ere Ikasek proposatzen düan materiala, izan ditean ikaslibürüak, ipuinak edo ikus-entzünezkoak, eta ahal oroz xiberotarrez eginik. Ikasen beste eginkizüna, animazioen proposatzea da. Eskola ezberdinetako haurrak urtean kursean alkartzen dütüe, eta eskolaz kanpoko hitzordü bereziak proposatzen.
Bi erakasleer galtatü deiegü Ikasekin egiten düen lana esplikatzea :


Xehetarzün haboroentako klika heben.

Agur Xiberoa aldizkariaren lehen orrialdea11 eskolen artean (kolegio eta lizeoak barne) eta Ikas alkartearen lagüngoarekin egiten eta argitaratzen da Agur Xiberoa aldizkaria. Zazpigerrena, 2009ko abentükoa, salgei atzamanen düzüe Atharratzeko kaseta saltegian, Jean Etxarten saltegian Sohütan eta Maulen Herri Ekoizpen saltegian. Eskola elebidünak eta bi ikastolak aldizkatzen dira erredaktore-bürügoaren joanarazteko. Aldi hontakoa Atharratzeko eskolako ikasleek düe gisa hortan züzendü. Bereziki builtreetaz eta sagar jüsaren ekoizpenak aipatzen dira, bai eta ere kolegio baten ibilmoldea. Aldizkariaz xehetarzünak bildü dütügü egileak alkarrizketatzez.
Entzün alkarrizketa :