- Hezkuntza
- Agerraldiak: 3182
Ikastoletako ikasle ohien bilküra ostiralean
Aipatü günüan bezala ostirale hontan (apirilaren 30) izanen da Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien (XIIO) alkartearen lehen bilküra zabala, Mauleko zerbütxü günean arratseko 8etan. 40 urte badira ikastolak sortü zirela, eta abentüan ikusgarri bat gei düe eman ikasle ohiek ; horren egiteko, alkartea sortü düan taldea handitü nahi düe. Ikusgarri hortaz gain beste helbürüak badütü alkarteak (ikus gure artikülüa heben klikatzez).
Alkartearekin harremanetan sartzeko, bestalde, Facebook kontü bat bada (XIIO txerkatzez) eta helbide elektroniko bat ere : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Entzün Argitxu Camus eta Maite Davant :


Aurten 40 urte beteko dira Xiberoko ikastolak sortü zirenetik, eta 20 urte ikastolek Abadia Ürrustoi pastorala eman züenetik ; aski urtemüga bada beraz ospakizünentako. Horrentako sortü düe ikasle ohi zonbaitek XIIO Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiak alkartea. Abentüaren 11an Mauleko Jai-Alaian sorkuntza bat proposatüko düela deliberatü düe, bena ikasle ohien sarea hunki nahi lüküe lehenik. 18 urtez goitiko ikastoletako ikasle ohiengana heltzeko, bide ezberdinetarik zabaltzen düe deialdia : interneten Facebook kontü baten bidez (XIIO), ahoz-ahoz aipatzez eta apirilaren 30ean bilküra bat antolatzez Mauleko zerbütxü günean. Xehetarzünentako
Xiberoako lau herrietako eskolak aipatzen dütü aurtenko eskolen kartak. Garindainen eüskararentako lanpostü erdi bat haboro üken behar lüküe, bena besteetan desagertzeak dira aipatzen. Gotainen eüskararentako lanpostü erdi bat gütiago üken behar lüküe, eta Barkoxen frantsesarentako lanpostü erdi bat gütiago ere. Azkenik Larraine aipatürik da, lanpostü galtzerik gabe, bena eskolaren egoera ikertü behar dela erraitez.
Ostirale goiz hontan (apirilaren 2) Paueko ikuskaritzaren edo inspekzionearen bülego aitzinean eskola ezberdinetako 50 bat aitetama bildürik ziren, beren eskoletako lanpostüak begiratü nahian. Aitzineko egünetan ere mobilizazioak izan ziren, eta zonbaitek jadanik berri honak ükenik zütüen. Aramitzen, ostegünean jakin züen galtzekoa züen lanpostü bat etxekiko züala azkenean ikuskaritzak. Hanitxek uste züen beraz deliberoak aitzinetik hartürik zirela. 

Ikas pedagogia zentroak eüskarazko kurtsoen emaiteko lagüntza ekarten deie erakasleer, izan ditean eskola elebidünean ala Ikastolan. Xiberoan ere, badira urte zonbait lan hori abiatü zela. Gisa hortan, eüskara batuan proposatürik zen materiala xiberotartzen da emeki-emeki. Erakasleak ez dira haatik zerbütxü horren baliazale soilak, berek ere xedean parte hartzen beitüe, hilabetean behin jüntatzez. Jünta horietan, bakoitxak bere kurtsoentako egin düan lana besteer proposatü eta besteek ere baliatzeko parada badüe.