XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Jeanne D'arc eskolako ekipa pedagojikoaErabakia hartürik izan da aitetamen gogozkatze batetarik landako baimenarekin: Maule-Lextarreko Jeanne d'Arc eskolak eskolatze eldbidün bat eskentüko dü dagün setemeretik haste. Hortarako erakasle berri bat horra zaie: Ainharbeko Marlene Irigoien, Altzain ere errejentsa dena. Txipietarik hasirik, arren, emeki-emeki urteak jarraik-eta klasa ororetan proposamena eginik dateke. Haütü azkar bat ontsa ebilten den eskola batentako: 100 bat ikasle badütü 5 errejentekila.
Marlène Irigoien erakaslea :


Carole Jaurena Recalt züzendaria :

Oihergiko Pedronia etxaltean, laborantxaz gain, Orhantza alkartea ebilten da. Honek bi sail joanaratzen dütü. Aste batetako egonaldiak antolatzen dütü etxaltean berean, eta, alde batetik, laborantxa lanetan parte hartzea galteginik da. Bestalde, ikaste desbardinak ere proposatzen dütü. Dagünekoa apirilaren 23an agitzekoa da, txorien entzüteko eta  horien ezagützeko (ikasaldiaren prezioa: 5euro). Arramaiatzaren 18an agitüko denaren geia dateke, berriz, lantareen biltze eta bestelakatzea, izan tisana, krema edo beste egiteko.
Xehetarzünak Anita Duhaurekin:

San frantses eskola katolikoan orai artinokoan eüskara kurtso bakar bat düe, hots astean 2 oren. Dagün urtetik aitzina, kurtso horrez gain, 3 oren haboro proposatürik dirateke, arte plastiko eta kirola erakaslea eüskaldüna beita. Hori egiten düe ikusten beitüe beste eskoletan elebidün saila urtoroz gora ari dela. Bestalde, ostegün hontan beste eskoletako CM2etako haur elibat jinen dira bisitaz,  6.ekoekila egünaren igaraitea.
Maite Ithurralde eüskara erakaslea :

Xiberoko laborantxa lizeoaren borteen zabaltzeak iraganen dira neskenegün hontan (2017/03/25), Berrogaine-Larüntzen, goizanko 9 etarik arrestiriko 6 ak arte. Egünaldi hortan, 50 bat erakasle, animazale edo ikaslek errezebitüko dütüe familiak ! Lizeoak fama hona badü Akitania osoan, bere sail berriekin eta 350 ikasle badütü. 3. aitzina hartzen dütü eta lau baxo profesional eskentzen. Halaber, Europako hiri zonbaitetan ikastaldiak proposatzen dütü, Erasmus programari esker. Hala dagün urtean, Belgika eta Irlanda gehitüko dira.
Xehetarzünak Christophe Gaget züzendariarekin :

Ausart gitean lehen hitzaren eüskaraz egitea, nahiz-eta ez jakin eretzekoak badakin, hori da bihar goizan, Eperra Ikastolako « Euskaraz Bizi » adarrak proposatzen düan aripena. Kataluniatik abiatü ideia bat da, eta Seaskak Iparralde hontan han-hor hebenka jada proposatü düana. Tailer baten bidez da ausardia hori ardietsiko, 3 orenez ariketak eginez, eta gero Maule-Lextarreko merkatü edo beste saltegietara joanez pratikan ezartera. Mintzaje desbardinetan aritzeak sortarazten dütüan barne oropiloen laxaxetako jakinbeharrak ere ikasiko dira, halako kürütxada batetarik landa ez dadin nihor ere mintürik sendi. Ikastaldi hau bihar goizan dateke Mauleko gaü eskolaren egoitzan, goizanko 9tarik aitzina. Orano lekü bakan zonbait baratzen dira. Izenen emaiteko, deit, 06 84 99 25 1506 84 99 25 15 a. Bena egün berean, faltarik gabe. Maritxu Lacarrieu :