XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Kanaldude-ren emanaldi bat züzenean püblikoarekinXiberoan eztabada edo mintzaldi animatzalerik ez da. Azken hilabeteetan Xiberoa Herri alkargoa, Azia, Odace eta Collectif Souletin alkarteek Honki Jin izeneko eztabada-gogozkaldiak antolatü dütüe Xiberoko lau herritan. Bena Kanaldudeko Pantxika Maitiak, hots baxenabartar batek dütü horik animatü. Audela, gei hori Xiberoan gainti beste herri hanitxetan eraman nahi düe. Haatik, animazalea xiberotar bat izatea hobeki lizatekeala ohartürik, erabaki düe ikastaldi baten antolatzea. Hortarako interesatürik diren dozena bat jente bildü dira Pantxika Maitiarekin ikastaldi baten jarraikitzeko. Hori igaran astean iragan da Gamere Agerrean. Ikasia praktikan emanen düe dagün ostegünean, hots abentüaren 8an antolatürik den telebista emanaldi plantatzean edo "plateau" delakoan. Ezen, egünaldi bat plantatürik date Aldudeko Ibarreko eta Hergarai Bizi alkartekoekilan, kartiel haietan ere Honki Jin eztabadakaren gisako gogoetaldi bat eramaiten beitüe. Eta egünaren ürrentzean ondorioztatze bat eginen da telebista aitzinean; eta hebenko bai hanko animazalekila. Hitzordüa  Irabarneko jauregian, arrestiri apaleko 18.30tan.
Pantxika Maitia erakaslea :


Artzen Letona ikaslea :

Maritxu Lacarrieu ikaslea :

Joana Etxart ikaslea :

Ürrietaren 3az geroztik, Xiberoko Gaü Eskolak abiatürik dira. Aurten 63 ikasle badira, adin eta sorterri orotarik. 4 maila edo heinetan banatürik dira ikasleak, beren eüskara ezagüpen heinaren. Maulen berean 6 talde baldin badira, bi hortik kanpo dira. Barkoxen eta Atharratzen talde bedera beitira. Bestalde oritarazi behar da 2017ko apirila hatsarrean Korrika igaranen dela. Hor datekeala-eta, aste kültürala eta zernahi besta antolatürik dirate. Patxi Patalagoiti :

Goxama Xiberoa eta Behe Nafarroako etxe haurtzain eta familien elkartea da. Xiberoan 29 etxe haurtzain badira, aurten berean 5 hasiberri direlarik. Goxama elkarteak atelierrak proposatzen dütü Maulen (astelehen goiz oroz lehen mailako eskolan) eta Alozen (ostegün goizetan bena bi astetarik). Atelierrak proposatzeaz gain, goxamak arartekari lana egiten du, haurtzain eta etxekoen artean ; hots aitamek haurtzain bat aise ediren dezen. Valerie Urrutia elkartebürüa :


Alozeko haurtzaintegia : 06 86 26 92 01
Talika haurtzaingia deitzeko Maulen : 06 86 26 92 01 edo 05 47 73 44 32

Entrepresetan formakuntzak edo trebapenak eskentzen dütüen « etxe formation » entrepresak zertifikazione edo segürtageri berri bat ardietsi dü. Horri esker bere lanaren kalitatea arra-ezagutürik da. Gisa horrez ere, beren formakuntzen ükeiteko, entrepresek sos lagüngoen ükeiteko züzena ükenen düe, 2017tik goiti. Ezen, 2017tik goiti formakuntzak ordaintürik izateko segürtageri hori beharrezkoa date. Bestalde “Etxe formation” entrepresak zerbütxü berri bat eskentüren dü obra pülikoentako. Jakin behar da urtean 1000 bat jenteri ikastaldi bat eskentzen düala Irabarneko entrpresak ; ikastaldiak egün bat edo hiru egün iraüten düalarik. Alain Etxeberri lanteginausia :

Xiberotarrak eta Arrasatarrak kantüz elkar ezagütza egiten

30 bat xiberotarrek parte hartü düe aste ondarrean Arrasaten iragan den Xiberoa egünean. Enpresa mündüaren ezagütza, ikastoletan erabilten den pedagojia berria, etxen mozkin egilen feida eta besta. Enpresa mündüaren ezagützeak interes handia piztü dü , Arrasateko koperatibeekin eta xiberoko enpresa zonbaitekin harremanek jarraiki behar lükie. Aste ondarraren helbürüa zen harremaner beste builta baten emaitea, hebentik goiti bakotxak bere sailan ikusi beharko dü nola alkar lan bat plantan ezarten ahal den. Beñat Etxebest-ek egünaren bildüma egiten deikü :