XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Gau eskola arrabiatzen da. Üdako ikastaldiak ürrentürik arrakasta eder batekin, sartzea prestatzen ari dira gau eskolako kideak. 50 bat ikasleen haidürü dira, jakitez astea batzen dela nahiantentako beren izenaren emaiteko. Manerala aurten gazte hanitx badateke, erdia beno haboro, eta audela gehienak Xiberotarrak dira. Hori da egiazko berrikuntza. Menturaz Eüskararen beresküalatzeko beharraren kontzentzia pizten ari da, edo hüilantzeko ahalkea desagertarazten. Erakasleen aldetik, langile berri bat hartürik izan da bena lagüntzale baten eskasa agertzen da, ostegünetako kurtsoen emaiteko.
Beñat Espil Gaü eskolako erakaslea :


Heben klixka sartzeko kliparen ikusteko.

Urte hatsarreaz geroztik barreiatürik ibili ondoren, ikasurte hontako sartzean, Sohütako lizeoa bere mürrüetan ützüli da. Orhoitzen gira 2012ko abentüan, lizeoa hüstürik izan zela, hegatza erortzeko arrixkütan zelako.. Ikasleak Irabarneko gaztelüan eta Xanpo lizeoan banatürik izan ziren. Bi güne horietan ürrentü züen ikasurtea. Üdüriala egoera berezi honek ez dü ondoriorik üken emaitzetan, üsatü bezala azterketetan ikasleek ehüneko 96eko kausitze lortü beidüe. Beraz sei mila metra karratü egiten düan hegatza, arraberritürik izan da bost hilabetez. Ofiziale eta lizeoko langileen inplikazioari esker, 365 ikasleentzat sartzea normaltarzünez iragan da. Baldintza hoberenetan hasten dira Sohütako lizeoan eta erran behar da ere aurten ikasleek bilgüne berri bat ükenen düala, beren gustüko aktibitateen garatzeko. Nafarroako dozena bat ikasleek ere, ikasurtea Sohütako lizeoan iraganen düe, Frantsesa hobetzeko asmoz.
Entzün Dutin anderea lizeoko züzendari lagün :

Xiberotar eüskara ikasteko edo hobetzeko üdako ikastaldia antolatzen dü Xiberoko Gaü Eskolak Mendikotan üztailaren 29tik agorrilaren 5ala. Goizetan klasean eta arrestiritan atelerietan, aste batez imerzioan egün oroz eüskararen emaiteko parada eskentzen dü ikastaldiak. Leküan berean lo egiten ahal da. Izenen emaiteko Xiberoko Gaü Eskolala deit 05 59 19 18 44 zenbakiala edo joan bülego tenoretan üztailaren 19a artino.

Entzün Beñat Espil Xiberoko Gaü Eskolako erakaslea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Sohütako eskola püblikoa berriaArrenküra berezirik gabe iragan da eskolaren sartzea Xiberoan. Hala ere Maule Peko eskolan, edo Barkoxekoan ala Sohütakoan, erakasle postü bana galdürik, gelak kargatüagoak dira aurten. Bestelan, normaltarzünez egin da sartzea beste eskoletan. Haatik, Sohütako eskola püblikoa berriaren obrak ez beitziren ürrentürik, leheneko egoitzetan egin da sartzea 80 haurrekin. Üdaberriko aro txarrarengatik lanek bi hilabeteko beranta hartü düe. Oraino bi hilabetez hiru güneetan barreiatürik egonen dira haurrak. Dome-Santoreko bakantzetarik landa sartüko dira eskola berrian. Sohütako Ikastolan aldiz, bürasoek üda hontan ürrentü dütüe, bi urte iraun düen haunditze lanak. Sartze hontan 102 haur eta sei andereño kondatzen dira. Haurren arteko eüskararen erabilpena büiltarazteko, düala urte bat abiatü xede pedagogikoa jarraikiko düala aurten eta ikastolatik kanpo ere joanen dira jenteen ganat eüskararen lantzeko.
Entzün Ikastolako haurrak sartze egünean :


Entzün Annie Aguer Ikastolako züzendaria :

Entzün David Sagaspe Sohütako haütetsia : 

Dagün sartzea Sohütako lizeoko ikasleek beren ikas etxean eginen düe. Bada hilabete zonbait ikasleak partekatürik direla bi günetan, Irabarneko jauregian eta Xanpo lizeoan. 2 miliu euroko kostea düke lizeoaren hegatzen arraberritzeko lanak. Bi enpresa izanki lanen zaleago aitzinarazteko, jakin dügü dagün sartzearentako oro prest zatekeala. Artean ikasleek Baxoa beharko düe igaran. Beste urtez, Sohütako lizeoak dütü Mauleko ikasleak errezebitzen bena aurten beharko düe Olorue edo Paueko lizeoetara joan azterketen igaraitera. 

Entzün Mokrane Oukhemanou Sohütako lizeoko züzendaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)