XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Zoingehiagoka baten bidez, Mauleko Champo lizeoko ikasleak Belgikala artino joan dira filma baten erakustera "Laborantsako bekaniken kanbiamenaz". Champo lizeoko ikasleek irabazi düen sariari esker "taxe d'apprentissage"en xeka bat hunki dü lizeoak. Sailkapenean, Champo lizeoa bigerenna heltü da 25 ekipen artean eta lizeoko ikasle ohi batek Julien Barnetchek Frantziako lehena ürrentü da "Olympiades des Métiers" lehiakan.

Entzün Lejeune jauna Champo lizeokoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Cédric lizeoko ikaslea : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ikastolaren berrogei urtebürüaren kari, Xiberoko Ikastolek mintzaldi bat antolatzen düe abentüan 8an goizanko 10.00tan Mauleko Herriko-Etxean. Lehen partean, Nicole Erbinartegaray errejent- ikerzalea izanen da, ondotik Lorea Agirre Arrasateko Unibertsitateko ikerlaria. Mintzaldi hortan aipatüko diren geiak : Zerentako aitamek Ikastola haütatzen düen beren haurrentako eta nola mintzajeak arra indartzen ahal diren ? Eztabada eta gogoeta aitzina eramaiteko, lan taldeetan parte hartzen ahalko da arrestiriko 15.00tan Sohütako ikastolan. 40 urte mügaren kari, 2013an hilabete oroz animazione bat proposatürik izanen da.

Entzün Erik Etxart Eperra Ikastolako aita bat : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ürrieta hatsarrean hasiko dira Sohütako eskola pübliko berriaren lanak. Eskola berria herriko gelaren ondoan eraikiko da. 6 ikasgelak, jangela, multimedia gela bat, psikomotrizitate beste gela bat, bülegoak, hots behar diren güziak, ikasleek eta erakasleek baldintza hoberenetan ari ditian. Eraikuntza, kontsümo apaleko normetakoan pentsatürik izan da, berogailüa egürrarekin ibiliko da eta ahalmen gütti diren haurrek edo handikapatüen errezibitzeko pentsatürik izan da eraikuntza. Xedeak 2 miliu eurok igaranixerik kosteko dü eta lanek 2013ko üztailako ürrentürik izan behar lükee.

Entzün Christelle Mange Sohütako aüzapeza : 

Hirugerren lanen partea ments da egiteko, Maule-Gaineko eskola osorik arra berritürik izan dadin. Lanak lüze izanki, haütüa hala hartürik izan zen bakantza denboretan lanen egitea haurrak ez ditian trabatürik izan lanetaz. 110 000€ko kostea izan dü aldi hontako lanek. Leheneko komitate eta aterpe zaharrak desegin eta berriak eraiki dütüe. Jauregia hüilan izanki lanen aldetik ere araudi bereziak errespetatü behar izan dütüe.

Entzün Mixel Etxebest Pauleko aüzapeza : 

Herri eta herrien arteko mailako alternatiba ekologiko eta energetikoer bürüzko mintzaldiak  proposatzen dütü Bizi mugimentüak Xiberoa Herri Alkargoaren partaidegoarekin. Setemerearen 21an hasiko dira mintzaldiak Baionako IUTan, biharamenean neskenegün goizan Maulen eta arrestiritan Lasan ürrentzeko. Hiru hitzaldi horientzat Michel Maya Saone et Loireko Tramayese herriko aüzapezak bere experientziaren berri emanen dü. Jakinez herri horek, 2012an energia berriztagarrien europar ligako lehen saria eraman züala. Herriko petroleozko berogailüak egürrezkoetaz ordezkatüz.

Entzün Xabier Harluxet Bizi mugimentüko kidea :