Xiberoan animazale elibaten trebatzeko egitasmüa

Inprimatu

Kanaldude-ren emanaldi bat züzenean püblikoarekinXiberoan eztabada edo mintzaldi animatzalerik ez da. Azken hilabeteetan Xiberoa Herri alkargoa, Azia, Odace eta Collectif Souletin alkarteek Honki Jin izeneko eztabada-gogozkaldiak antolatü dütüe Xiberoko lau herritan. Bena Kanaldudeko Pantxika Maitiak, hots baxenabartar batek dütü horik animatü. Audela, gei hori Xiberoan gainti beste herri hanitxetan eraman nahi düe. Haatik, animazalea xiberotar bat izatea hobeki lizatekeala ohartürik, erabaki düe ikastaldi baten antolatzea. Hortarako interesatürik diren dozena bat jente bildü dira Pantxika Maitiarekin ikastaldi baten jarraikitzeko. Hori igaran astean iragan da Gamere Agerrean. Ikasia praktikan emanen düe dagün ostegünean, hots abentüaren 8an antolatürik den telebista emanaldi plantatzean edo "plateau" delakoan. Ezen, egünaldi bat plantatürik date Aldudeko Ibarreko eta Hergarai Bizi alkartekoekilan, kartiel haietan ere Honki Jin eztabadakaren gisako gogoetaldi bat eramaiten beitüe. Eta egünaren ürrentzean ondorioztatze bat eginen da telebista aitzinean; eta hebenko bai hanko animazalekila. Hitzordüa  Irabarneko jauregian, arrestiri apaleko 18.30tan.
Pantxika Maitia erakaslea :


Artzen Letona ikaslea :

Maritxu Lacarrieu ikaslea :

Joana Etxart ikaslea :