XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

2013ko setemeretik goiti, "Eskolen Erreforma" berria aplikatüko da eta lehen mailako ikasleek 4 egün eterdi eskola badükee. Kanbio hontaz solas egiteko Departamentüko aüzapezak, prefeta eta Akademiako inspektüra Saliesen bildü dira. Ontsalaz, eskolako kursotarik landa oren batez, gei neskenegün edo asteazken goizez, hiriak behartürik dirate eskentza pedagogiko baten egitera lehen mailako haurrer. Mementoko, lagüntza ekonomikoak ürri dira, 50€ ko lagüntza haurkal lehen urtearentako, ondotik deüs. 2013ko sartzean abiatüko ez direnak, lagüntza hau gal lezake. Errealitate honi bürü egiteko, hiri ttipiek Herri Alkargoen bidez eskentza pedagogiko hori egin lezake, artean, plangintza adostü batetara heltü behar düe.

Entzün Jean-Marc Baranthol Barkoxeko aüzapeza : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

“Nature, Santé, Source de Vie” alkarteak sükaltaritza ateliera proposatzen dü barantailaren 2an Idauze-Mendin. Alkarte honek natüropatiaren ezagütaraztea dü helbürüa, gure osagarriaren zaintzeko ekoizpen natüralak erabiltez. Elikadüra hon baten ükeitez ere osagarria hobetzen ahal beita, sükaltaritzako atelierak antolatzen dütü, neskenegün hontakoa bezala. Garriaz gain beste zerealak badira ere, kinoa, zarrazin, millet, errisa eta beste. Horiek nola prestatzen ahal diren ikasten ahalko da, Evelyne Méau alkarteko kidearekin. Izenak eman 05.59.28.38.14 zenbakiala deitüz.

Entzün Evelyne Méau ""Nature, Santé, Source de Vie" alkartekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Urte hatsarre hontan, Sohütako lizeoko 385 ikasleek sartzea egin düe lau güne ezberdinetan ! Abentü ondarrean, lizeoko hegatzean arrenküra larriak agertü ziren, ondorioz lizeoa zerratü behar izan zen egün zonbaitez.  Egüberriko bakantzak baliatü dira ikertze lanen egiteko eta sartzea ber antolatzeko. Ikasleak lau güneetan barreiatürik izan dira üngürüneko ikas etxeetan eta barnategia Irabarneko jauregian. Etxekoak, Mauleko hiria, Akitaniako Kontseilua eta Kontseilü Generala mobilisatü dira, ikasle güziak Xiberoan etxekitzeko eta lizeoa salbatzeko. Ontsalas, dagün setemereko lizeoaren hegatza konpontürik izan behar lüke.

Entzün Oukhamane jauna Sohütako lizeko züzendaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Urdiñarbe, Idauze-Mendi, Mendikota, Zalgize, Lakarri eta Gamere-Zihigan, Herriko Karta egiten hasi dira. Espeize-Ündüreinen aldiz urbanismo plana egiten düe.  Ürrats horien helbürüa da finkatzea etxebizitzearen aldetik non eta zer egiten eta ez den egiten ahalko ondoko urteetan. Gamere-Zihigan ontsa aitzinatürik da eta urtarila hatsarrean hasi da inkesta püblikoa. Herriko Karta ikusgei da astearte eta ostegünez goiz eta arrestitan eta oharrak egiten ahalko dira erregistroan, dagün urtarrilaren 24an astelehen goizarekin eta barantailaren 9an neskenegün arrestiriez. Internet-en ere Xiberoa Herri Alkargoaren günean ikusten ahal dira dokümentoak.

Entzün Battitta Aguer Gamere-Zihigako aüzapeza  :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

L.A.R.P.S ikastetxeak ikasleen parte hartzearekin, urte oroz üngüramenari lotürik diren elkaldiak antolatzen dütüe. Aurten, Lescar-eko "Emmaus" eta Senpereko "Ondarkin lurperatzeko" günea bijitatüz gain, joküak asmatü dütüe ikasleek, berziklatürik ziren ekeiekin. Jokü horik ikastetxeko kideer presentatürik izan dira, Herri-Alkargoako haütetsi ta Bil ta Garbiko animazaileen aitzinean. Jokü horik arrabaliatürik izanen dira berzikletako ondoko animazionentako.

Entzün Claire Giard Bil ta Garbiko animazalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)