- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2185
Barkoxeko eskola bizirik!
19 ikaslerekilan bizirik jarraikitzen dü barkoxeko eskolak. Etxeko erakasle hautetsi eta funtsean herritarren borrokari esker derogazione bat kausitu beitzüen.
Halere ikasturtea hasi gabe inspektürak RPI edo beste herriekilan batzea jadanik aipatü deio errejentari; erakustez nahi ala ez, hortarik igan beharko zirela.
Horrezgain, aurten 2 postü erdi galdu beitutie, denbora osoko 2 erakasleetarik postü erdiko 2 errejentetara igan dira, bata frantsesez bestea eüskaraz.
Eüskarazko erakaslea düala aste bat baizik ez denez izendatürik izan, izigarri zaila izan da sartzea baldintza honetan prestatzea.



Barkoxeko eskolako etxekoek petizione bat abiarazten düe salhatzeko akademiako inspektüraren erabakia : 4 urte petik diren haurren ez honartzea klase bakotxa den eskoletan.