- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2942
111 haur Sohütako ikastolan, ez da sekülan hain beste izan
Biltzar nausia egin dü Sohütako ikastolak. Haur, erakasle eta langileen heina beti goiti joaiten da. Aurten 6 erakasle, 4 langile eta 111 haur badütüe, eta ondoko hilabeteetan beste zonbait sartü behar lükie orano.
Urtean 250.000 euroko aintzinkontüa düe, beraz gastatze hanitx, eta bereziki etxekoen lan eta ekarpenari esker dena joanarazten düe. Bena ekonomikoki oreka edo plomüa ediren balin badüe, orai haboro aintzinatü nahi dira.
Langile eskazean dira, euskararen presentzia azkartzeko. Jüstoki hori da biltzar nausitik elki den xede nausia, eüskararen erabilpena handitzea. Hortako langileen lanaz bestalde, aitetamer eüskara erakasteko ahaleginak eginen dütüe.
Bestalde, dagün urteko Herri Urratseko jauntsietaz gozatzeko parada düzüe, Maulen iraganen den Egüberriko merkatüan Sohütako ikastolako etxekoak hor izanen beitira, 10etarik 17tara.
Azkenik jakin Olentzero aurten Atarratzen datekeala abentüaren 19an goizanko 10etarik aintzina.
Eric Etxart, Sohütako Ikastolako lehendakariarekin ondoko ürratsak aipatzen dütügü:


Urteko zorren betatxatzeko xedez, Sohütako Eperra ikastolak bai eta Alozeko Basabürüko ikastolak, Ikaskoli izeneko koli edo saskiak saltzen dütü: horietan leküko ekoizpenak edireiten dira. Beste Helbürü bat da ere leküko mozkinen ezagütaraztea.
Neskenegün arrestitan, Ahüzkin gaindi ibilaldi mitologiko bat antolatürik da. Antolatzaileak Maule, Xiberoako herri elkargo eta COOP izeneko Bidarteko arte elkarteak dira.
20gerren mende hatsarrean Iratiko oihaneko egürraren biltzeko informazioa bildü eta hedatzeko asmoarekin « Oroimena Mémoires du cable d’iraty » izeneko elkartea sortü berri da.
Sarrikotapeko eskolan ere bai elebidün saila edo Ikas bi bat zabaltü düe aurten ama eskolan hasteko. Ezpeize Lixoze Üdüreine eta Sarrikotako haurrak jüntatzen dira RPI hontan. 18 haurrekin ama eskola elebidüna zabaltü düe eta urte ürrentzean 22 haurretara heltüko da. Orain arte Sarrikotapeko eskolak haur zonbait galtzen zütüan ez beitzüen elebidün sailik. Oraidanik aintzina ez da holakorik agitüko. Orai Sarrikotapeko eskolak orotarat 63 haur dütü, düala 2 urte 48 baizik ez züelarik.