- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2375
Xiberoko müsika eskolak gaüaldi bat antolatzen dü ostiralean Mauleko Jai alaian
Ostiral gaü hontan, Xiberoko müsika eskolak antolatzen dü gaüaldi bat Mauleko Jai Alaian 8etarik goiti.
85 ikasle,10 erakasle eta 20 bat lagüntzale dira musika eskolaren üngürüan lan egiten ari direnak. 9 instrumentü ikasten ahal dira eta taldean aritzeko kurtsoaketa solfega erakasten da ere.
Alkarteak bere ahalak egiten dütü kursoen prezio ttipietan jarraikitzeko.
Gaüaldi hontan, Müsika eskolako ikasle eta erakasle zonbait ariko dira hasiko, gero 4 herri ezbardinetako dantza taldeen kreazioneak emanak izanen dira (Idauze, Iruri, Garindaine, Eskiula) eta « Bakuna matata » izena hartü düan talde ttipi batek ere bai bizpahiru dantza emanen dütüe.
Urrentzeko Hiru soinu taldeak bere bigarren diska presentatüko dü.
Gaüaldi hori zentako antolatzen düen galtegin deiogü Josy Arrosagaray lehendakari ordea-ri :


Saint francois kolegioak sekülazko lanak abiatü dütü urte hatsarre hontan!!
Akitania eta Euskadien arteko partaidetzari esker , Sohütako eta Zumaiako lizeoen arteko trükaketa batetan parte hartzen düe 16 eta 17 urte duen gazteek.
Xiberoko laborantsa lizeoak, bortak zabaltzen dütü Berogainen neskenegünean goizetik arratseala.
Barkoxtarrak bezala, Larrañeko herritarrak ere mobilizatü dira herriko eskolaren etxekitzeko. Astelehenean hasirik, atzo ere 50bat jente eskolan batü da izan haur, aitetama ala beste herritar. Eskolako 10 Haurrek ez düe kurtsorik üken.