XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Barkoxeko eskolak bere kexüa erakusi dü Oloruen atzo

120 bat xiberotarrek manifestatü düe Olorueko karriketan Atzo arrestitan. Barkoxtarrez gain, gotaintar, larraintar eta beste herrietako zonbait agertü dira beren kexüaren jakinarazteko.
Salatü dira eskola karta berria eta bere lanpostü kentzeak, eta baserri hitzarmena
Inspekzio akademikoak bildü nahi dütü herri txipietako eskolak.
Barkoxen adibidez 2 erakasle badira eta postü bat elki nahi düe erdia eüskaraz eta beste erdia frantsesez. Hori baieztatzen bada klasa edo gela bakotx bat izanen da Barkoxen eta klase bakotx bat den eskoletan 4 urte peko haurrak ez dira hon hartürik.
Atzo 5ak 30tan inzpektore akademikoarekin hitz ordüa züen aitetama zonbaitek eta Barkoxeko mera. Egün Su prefetarekin beste hitz ordü bat bada eta bihar ekintza kolektibo bat eginen da Pauen departamentüko erakasle oroek eramanik. Barkoxeko delegazione bat  horien artean.

Alain Etxeberri :



Jean Marc Baranthol:


Maddalen Lurro :


Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan