XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Apirilaren 28ean Sohütan, Eperra ikastolaren azken lanak estrenatü dira. Ikastola berri düala 15 urte eraikirik izan zen 80 bat haurren eskolatzeko. Geroztik, urtez urte haurzionea goratüz joan da, egüko egünean 112tara heltzeko. Düala urte bat hasi ziren azken handitze lanak, 140 haurren errezibitzeko gisan. Geroa egün danik prestatzen beita, gogoeta abiatü da, hirugerren bat ikastola zabaltü behar denez Xiberoan. Sohütako ikastolaren azken lanen estrenatzeaz baliatü gira, Paxkal Indo Seaska Ikastolen federazioneko lehendakariaren ikusmoldearen ükeiteko. Haren araberan, eskentzak galtoa builtarazten düala eta eüskararen salbatzeko, eskola püblikoek eüskararen erakasteko murgiltze sisteman ez badira sartzen, orai artino bezala Ikastolek bermatü behar düe eüskararen geroa.

Entzün Jojo Malharrin Eperra ikastolako bürüa : 


Entzün Paxkal Indo Seaskako lehendakaria estrenatze egünean : 

Laborantsa, soziala ala komerzioa, hiru sailetan eskentzen dütü formakuntza Berrogaineko-Larüntzeko Laborantsa lizeoak. Lizeoa eta hiru sail horien ezagützeko, borta zabalak egiten dira LARPS ikasetxean martxoaren 24an neskenegünarekin. Laborantsa, kabale salmenta eta jenteer zerbütxüa sailetan baxoak prestatzen ahal dira kolegiotik landa. Lehenago ere sar daiteke 4.tik landa, kolegio mailako azken bi urteen egiteko, gero hiru sailen artean formakuntza eta ikasketaren jarraikitzeko. Ate zabaletan, erakasle eta ikasleak hor dirate ait'ama eta ikasleen galto güzier erantzüteko.

Entzün Christophe Gaget LARPS ikasetxeko züzendaria :

«Beharrietarik Ahoalat» lema pean ikasurteko bigerren sartzea eginen dü Xiberoko Gaü Eskolak dagün martxoaren 5ean. Eüskara entelegatzen bena mintzatzera ausartzen ez direner hersatzen dira kursoak. Gaüzak behar bezala antolatzeko gisan, bilküra eginen da barantailaren 29an 18.30etan Gaü Eskolan. Lehen kursoa martxoaren 5an eskentüko da. Artean, xehetarzün güzien ükeiteko edo izenen emaiteko  05.59.19 18.44 zenbakiala deitzen ahal da.

Entzün Beñat Espil Xiberoko Gaü Eskolako erakaslea : 

« Ikastola Bai » izen emaite kanpaina abiatzen da martxoaren 11an Aloze eta Sohütako ikastoleetan, Borta zabalak eginen beitira. Beren haurrer eüskarazko erakaskuntza eskentü nahi düenentako, aitetama berriak kümit dira egoitzen bijitatzera, erakasleekin mintzatzera jakiteko nolako erakaskuntza eskentzen den ikastoleetan eta ikusteko zer baldintzetan eskolatürik diren haurrak. Honen kari, Ikastolako ardüradünek eskolaren ibilmoldea jakinaraziko düe. Martxoaren 10ean Aloze eta Sohütako ikastoletan Borta Zabalak dirate goizanko 10tarik egüerditara.

Entzün Jojo Malharin Ikastolako lehendakaria : 

46 erakasle postü eta 18 ikasgela zerratüko direla jakinarazi dü Akademiako Ikuskaritzak barantailaren 18ean Pauen. Akademiako Inspekzioneak honartü dü hala ere, Urdiñarbeko eskolako postü erdiaren etxekitzea. Haatik, Montori, Maule-Gainea eta Barkoxeko eskoleetan postü elkitzeak berretsirik izan dira. Oporrak izanik ere, mobilizatürik egoiteko deia zabaltü dü FCPE etxekoen alkarteak.

Entzün Dominique Rousset FCPEko lehendakaria : 


Entzün Mathilde Blanchard FSU sindikatekoa :

Entzün Nathalie Boscq Urdiñarbeko eskolako etxeko bat : 

Entzün Patricia Bonnefont Barkoxeko eskolako etxeko bat :