XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

"Ernest eta Celestine" eleberria plazaratü dü Astobelarra argitaltexeak, Xiberoko Gaü Eskolaren partaidetzarekin. "Ernest eta Celestine", Daniel Penac Frantses idazlearen lan bat da, Gaü Eskolako 5. mailakoek Eüskarara ützüli düena. Hartz eta sagü baten historia kondatzen dü libürüak, alkarrekin deus ikustekorik düen kabale horien arteko herra nola gainditüko düen. Lan haundia egin düe Gaü Eskolako ikasleek, eta düdarik gabe eskertüko dütüzüe, adin güzietako haur eta gehitüentzat eginik den libürü hau erostez. Gaü Eskolan eta üsaian libürüak saltzen dütüen Xiberoko beste saltegietan.
Beñat Espil erakaslea :

2014eko ikastaldiko ikasle talde bat.Xiberoko Gaü Eskolak bere sartze prestatzen ari da. Izenen biltzeko permanentziak etxekitzen dütü irailaren 26ala arrestiriko 16etarik 20etara, astelehenetik ostiraleala. Ikasle taldeak mailaka antolatüko dira eta sei lagün izan beharko dira gütienetik talde bakotx. Gaü Eskolak, erakasle lagüntzaileak ere txerkatzen dütü. Permanentzietara hüilantzen ahal zide edo deitzen ahal düzüe 05 59 19 18 44 telefono zenbakiala.
Maritxu Gauyacq ikaslea :


Beñat Espil erakaslea :

Baionako eta Paueko CAF edo Familien lagüntza kutxak ez dira ber politikan ari haurrer eüskarazko zerbütxüak proposatzeko momentüan. Baionakoak Eüskararen Erakunde Publikoarekin düan partaidetzagatik haurtzaintegi elebidünak plantan ezarteko ürratsak emaiten dütü. Pauekoa berriz, oztopo ere bilakatzen da. Mauleko haurtzaintegia Xiberoko Herri Elkargoak sortü züan eüskarazko zerbütxüa ere plantan ezarteko xedez, bena errealitatean 12 langileetarik 2 baizik ez dira eüskaldünak. Bi langile horiek formakuntzan dira eüskara maila hobetzeko, bena horien ondotik nahi düen langileak baizik ez dira eüskara ikasten hasiko. Ondorioz, Maule üngürüko guraso talde bat bildü da haurtzain eüskaldünekin haurtzaintegi ttipi bat sortü nahian.
Joana Etxart guraso taldeko kidea :

Baldintza honean egin da ikasurtearen sartzea Xiberoko ikasetxeetan. Berogaineko Xiberoko Laborantza lizeoan. 335 ikasle kontatü ziren, horietarik 130 berri eta barnetegia osoki beterik da 265 ikasleekin. Laborantza sailan 18 ikasle edireiten dira lehen urtekoen klasean. Champo eta Sohütako lizeoak eramanen dütüan züzendari berria izanen da ikasurte hontan. Jean Bourdaa Aspe ibarretik horra da eta aitzineko xedeen segida hartüko dü. 135 ikasle sartü dira aurten Sohütako lizeoan eta Champon izen emaiteko haidürü baratü dira ikasle zonbait. Azkenik, 75 gazteekin egin da sartzea Atarratzeko Kolejioan. Erakasleen aldetik ez da kanbiamen handirik, matematika eta skarazkoa berriak dira. Elebidüntarzünak bere leküa hartzen dü emeki emeki. Hiru ikasetxe horietako züzendariekin mintzatü gira.
Christophe Gaget laborantza lizeoko züzendaria :


Jean Bourdaa Sohütako eta Champo lizeoetako züzendaria :

Jean Charles Fernandez Atarratzeko kolegioako züzendaria :

 

Xiberoko Gaü Eskolak urte oroz antolatzen düan ikastaldia agorrilaren 4tik 10ealat iragan zen Mendikotan. Xiberoko Botzaren üdako langilea, Otxanda Queheille, harat joan zen eta heben düzüe entzüngei hanko sükaltari, ikasle eta irakasleekin egin züan erreportaia: