XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Martxoaren 16an KORRIKAk Xiberoa zeiharkatü dü. Beti bezala, hebenko jentarteak bere etxekimentüa ekarri nahi izan dü eüskarari. Gazteak ere saldoan hor ziren. Xiberotar gazteen artean, badira eüskarari etxeki direnak eta ez direnak. Bi mündü horik elkartzean, eüskara dakinarentzat ez da beti errealitate goxoa, hitz mingarriak entzüten dütüalakoz eüskaraz ari delarik. Halere, eüskara dakiten gazte horier üdüri zaie mintzajiaren etxekimentüa eta baliatzea handitzez dola gazteen artean. Bestalde, Europako beste lürraldetarat joaitean eüskararen jakiteak hanko hizkuntzez jabetzea lagüntzen düala ere zeioien KORRIKAn kausitü dütügün herritik kanpo joan diren xiberotar gazteek.

Entzün Xiberotar gazteen lekükotarzünak eüskarari bürüz : 



Argazkiak: Joanes Etxebarria. Besteak ikusteko klika heben

Akademiak, Ikuskaritza osoa bildü gabe erabaki dü Maule-Peko, Sohüta eta Barkoxeko eskolen postü zerratzea. Hori dela eta, martxoaren 18tik- 20ala asteazken ülhüntzeala, hiru herri horietako etxekoak bildüko dira Mauleko Herriko-Etxearen aitzinean 18.30tarik- 19.00ak arte. Ondotik segidan, martxoaren 22an, Hezkunde Nazionalako Ikuskaritza osoak deliberatüko dü, Barkoxe, Sohüta eta Maule Peko eskoletan postü desagertzerik badatekeanez. Arte hortan, Sohütarrek eta Barkoxtarrek, Akademiako ikuskaritzarekin hitzordü baten hartzeko gogoa badüe, nahiz honek orano galtoari arrapostürik ez düan eman. Maule eta Sohüta bi denbora erdiren galtzeko mehatxüan dira eüskara eta frantsesean, Barkoxekoak aldiz, eüskarazko postü erdi baten galtzeko mehatxüa dü.


Entzün Barkoxeko eskolako etxeko bat Alain Etcheberry : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün David Sagaspe Sohütako eskolako etxekoa : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Pascale de Gilbert Maule-Peko eskolako etxeko bat : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Maule eta Sohütako eskoletan, bakotxean postü erdi bat frantsesez eta beste erdi bat eüskaraz helkirik dirateke dagün setemereko sartzean, hau baieztatürik izan da barantaila ondarrean, Paueko Prefektüran iragan den CDEN delakoaren biltzarrean. Akademiako Inspekzioneak honartü düan kanbiamen bakotxa da, Sohütako kasüan bi postü erdiak setemeren galtzeko ordez bigerrena urtarrilan baizik elkitzea, hots eskola berrian sartüko direlarik. Eta beste berri txarretan, Barkoxeko eskolak ere frantsesezko postü erdi bat gal lezake. Zindikaten araberan, erabaki hori hartürik izan da Eskiula eta Barkoxeko eskolen jünta builtarazteko.

Entzün Mathilde Blanchard FSU zindikatekoa : 


Entzün Sylvain Héguiaphal Sohutako zinegotsia : 

Entzün Mathias Davant Mauleko eskolako errejenta eta etxekoa : 

Eüskararen egoera Xiberoan zertan da ? Azken urte horietan, eüskarararen leküa apürtü dela erranik izan da. Jakin behar da, 100 ikasletarik 73 eskola püblikoan direla Xiberoan. Horietan 100 ikasletarik 41 eüskaraz ikasten ari dira. Hor, ezberdintarzün franko agertzen dira eremü bakotxean. Adibidez, Basabürüan elebidün eskola bakar bat edireitan da, bena beste hütsüne ere badira Maule eskualdean. Hortakoz, zenzibilizazione kanpaina bat abiatzen dü IKAS-BIk bi mintzaldi antolatzez. Lehena, Atharratzen iraganen da martxoaren 19an arratseko 20.30tan Etxahun gelan, bigerrena martxoaren 20an ber tenorean Mauleko Herriko-Etxean. Düdarik gabe, podere püblikoen lagüntzaren beharra senditzen da, Xiberoan eskola elebidün horietan bi lan postü eterdi mehatxatürik beitira. 

Entzün Mixel Exteban IKAS-BIko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Maule eta Sohütako Etxekoen bi delegazioneak, Olorueko Akademiako Ikuskaritzan bildü dira barantailaren 22 eta 25ean. Maleroski, jüntatik landa segürtamenik gabe berriz etxerat ützüli dira. Eskola bakotxeko etxekoek, mehatxatürik diren postüen etxekitzeko argümentoak eman dütüe, hatik, mementoko ez düe deus arrapostürik üken Ikuskaritzaren partetik. Inspekzionea eta erakasleen zindikaten arteko jünta gibeltürik da, artean bi eskoleetako etxekoek eskola oküpatzen jarraikitzen düe.

Entzün David Sagaspe Exil, Sohütako eskolako etxekoa eta herriko kontseilüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)